53. Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Tolosako Abesbatza Lehiaketako hirugarren eguna ari dira ospatzen

Leyre Carrasco 2022ko urriaren 30a

Txekia, Suedia eta Esloveniaren txanda izan da lehena, eta ondoren, 19:30etan, Poloniak, Irlandak eta Ukrainiak hartuko dute oholtza.

Ganbera abesbatzek hartu dute Leidor aretoko oholtza gaur arratsaldean. Txekiako Punkt abesbatzaren txanda izan da lehena, Igor Karpilovskijren zuzendaritzapean. Urduritasuna nabari zen taldeko kideen artean, baina saioak aurrera jarraitu bezain pronto hartu dute erritmoa. Oholtzara igotzen bigarrenak izan dira Suediako Härlanda Chamber Choir abesbatza, David Molineren zuzendaritzapean. Seguru eta firme igo dira oholtza gainera, eta indarrez hasi dute euren saioa 'Ave Maria Gratia Plena' obrarekin. Esloveniatik etorrita, St. Stanislav Girls' Choir abesbatzaren txanda izan da azkenik, Helena Fojkar Zupancicen zuzendaritzapean.

Ganbera abesbatzen bigarren saioan Paderewski Chamber Choir (Polonia), New Dublin Voices (Irlanda) eta Sofia Chamber Choir (Ukrania) abesbatzek hartuko dute Leidor aretoko oholtza, 19:30etan hasita.

Egitarau osoa ikusi hemen.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!