Tolosako Ekinbide Etxeak antolatuta, eta zenbait erakunderen laguntzarekin, urriaren 28tik azaroaren 1era egingo dute 53. Tolosako Abesbatza Lehiaketa. Aurten, polifonia eta folklore modalitateetan, Estonia, Polonia, Mexiko, Estatu Batuak, Letonia, Suedia, Irlanda, Ukraina, Txekia, Eslovenia eta Valentziako abesbatzak lehiatuko dira. «Beti bezala, ilusio handiz antolatu dugu, bereziki, haurrentzako lehiaketa berreskuratuko dugulako, 2017az geroztik ez baitugu Leidor Antzokian txikienak ikusteko aukerarik izan», esan dute antolatzaileek. Haurren lehiaketan, Asturias, Katalunia, Estonia, Letonia, Polonia eta Suediako abesbatzak lehiatuko dira.
Urriaren 1etik 10era bitarte jarriko dituzte salgai bonuak. Sarrerak, berriz, urriaren 16ko 19:30eatik aurrera erosi ahal izango dira. Prezioei dagokienez, helduen bonuak 65 euroko kostua izango du, helduen sarrerak 15 eurokoa eta haurren (14 urte bitartekoen) sarrerak, berriz, 8 eurokoa. Amaiera ekitaldirako helduen sarrerak 18 euro balioko ditu; haurrenak, berriz, 10 euro.
Egitaraua
- Urriak 28, ostirala.
- 19:30. Santa Klara elizan, musika erlijiosoa Alemaniako Stuttgart Kammerchor abesbatzaren eskutik.
- Urriak 29, larunbata.
- 11:00. Leidor antzokian, Haur Abesbatzen Lehiaketan parte hartuko duten haur abesbatzen emanaldia.
- 18:00. Leidor antzokian, Abesbatza Lehiaketan polifonia eta folklore modalitateetan parte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia.
- Urriak 30, igandea.
- 16:00. Leidor antzokian, Abesbatza Lehiaketan polifonia modalitatean parte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia.
- 19:30. Leidor antzokian, Abesbatza Lehiaketan folklore modalitatean parte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia.
- Urriak 31, astelehena.
- 16:00. Leidor antzokian, Abesbatza Lehiaketan polifonia eta folklore modalitateetan parte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia.
- 19:30. Santa Klara elizan, Musika Garaikideko Nazioarteko Elkartearen mendeurrena dela eta, Musikagileak elkarteak, abesbatza amateurrentzako konposizio lehiaketa bat martxan jarri zuen eta lehiaketan saritutako bi lanak Kup taldeak estreinatuko ditu beste hainbat konposizio garaikiderekin programa osatuz.
- Azaroak 1, asteartea.
- 11:30. Leidor antzokian, Lehiaketaren amaiera saioa eta sari banaketa. Ekitaldian Agur jaunak abestuko dute bertaratutakoek, ekitaldiari amaiera emateko.
- Jarraian. Abesbatzen bazkaria, Ferialekuan.
- 19:00. San Frantzisko elizan, AEB-tako Byu Singers abesbatzaren kontzertua.
53. Tolosako Abesbatza Lehiaketa
Kontzertu bereziak eskainiko dituzten abesbatzak
Kup taldea (Tolosa, Euskal Herria)
Stuttgart Kammerchor (Stuttgart, Alemania)
Lehiaketan parte hartuko duten ganbera abesbatzak
Punkt (Praga, Txekiar Errepublika)
Ad Libitum (Quart de Poblet, Valentzia)
St. Stanislav Girls Choir (Ljubljana, Eslovenia)
Byu Singers (Provo, Utah, AEB)
Ellerhein Girls Choir (Tallin, Estonia)
New Dublin Voices (Dublin, Irlanda)
Maska Koris (Babīte, Letonia)
Ensemble Escenico Vocal (Mexiko Hiria, Mexiko)
Paderewski Chamber Choir (Poznan, Polonia)
Harlanda Chamber Choir (Göteborg, Suedia)
Sophia Chamber Choir (Sofia, Bulgaria)
Lehiaketan parte hartuko duten haur abesbatzak
Peques del Leon de Oro (Luanco, Asturias)
Veus (Granollers, Herrialde Katalanak)
Musamari Girls Choir (Tallin, Estonia)
Chor La Musica (Lublin, Polonia)
Adolf Fredriks Girls Choir (Stockholm, Suedia)
Riga Cathedral Girls Choir Tiara (Riga, Letonia)