53. Tolosako Abesbatza Lehiaketako sari banaketa ekitaldia izan da, gaur, Tolosako Leidor antzokian. Ganbera abesbatzetan, polifonian izan diren hiru abesbatza sarituak aritu dira kantuan sariak jaso aurretik: Sofia Chamber Choir (Ukrania), St. Stanislav Girls’ Choir (Eslovenia) eta Brigham Young University Singers (AEB). Eta gauza bera egin dute folklorean ere, hurrenez hurren. Hemen esan, bigarren sariak bi banatu dituztela: Sofia Chamber Choir (Ukrania) izan da irabazlea; bigarren sariak Brigham Young University Singers (AEB) eta St. Stanislav Girls’ Choir (Eslovenia) izan dira; eta hirugarren postua Mixed Choir Maska (Letonia) abesbatzarentzat izan da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?