Asteazkena, urtarrilak 30



'Hezkuntza: ikasleen kezkak hizpide' hitzaldia

Galtzaundi taberna, Ibarra

Urtea astearekin batera, hileko azken osteguneko saio kulturalei ekingo dio Ibarrako Galtzaundi tabernak. Hurrengo saioa urtarrilaren 31an izango da, 18:00etatik aurrera. Bertan, Nora Salbotx Alegria baztandarra izango da hezkuntzari buruzko bere ikuspuntua emateko hitzaldia eskaintzen. Esperientzia oparoa du pilatuta Salbotxek hezkuntzaren arloan: Amaiurko eskola txikian irakasle hastapenean; eta irakasleen formakuntzan ondoren —Mondragon Unibertsitatean nahiz Nafarroako Unibertsitate Publikoan—. Saioan, Uztupeko 4. DBHko ikasleek landutako gaiei buruz arituko da aditua, hala nola, ebaluatzeko sistema, ikasle-irakasle harremana, ikasleen eskubideak, hizkuntzen trataera, genero berdintasuna... Saioa Uzturpe ikastolaren Kultur Astearen baitan kokatzen da.

'Hezkuntza: ikasleen kezkak hizpide' hitzaldia Galtzaundi taberna

Urtea astearekin batera, hileko azken osteguneko saio kulturalei ekingo dio Ibarrako Galtzaundi tabernak. Hurrengo saioa urtarrilaren 31an izango da, 18:00etatik aurrera. Bertan, Nora Salbotx Alegria baztandarra izango da hezkuntzari buruzko bere ikuspuntua emateko hitzaldia eskaintzen. Esperientzia oparoa du pilatuta Salbotxek hezkuntzaren arloan: Amaiurko eskola txikian irakasle hastapenean; eta irakasleen formakuntzan ondoren —Mondragon Unibertsitatean nahiz Nafarroako Unibertsitate Publikoan—. Saioan, Uztupeko 4. DBHko ikasleek landutako gaiei buruz arituko da aditua, hala nola, ebaluatzeko sistema, ikasle-irakasle harremana, ikasleen eskubideak, hizkuntzen trataera, genero berdintasuna...

Saioa Uzturpe ikastolaren Kultur Astearen baitan kokatzen da.


15:30

Zubimusu ikastolaren III. jardunaldi pedagogikoak: K-stretch metodoa ezagutu

Txermingo eraikinean, Amasa-Villabona

Gorputz jarrera orekatu eta egokia lortzeko teknika. Izena aurrez eman beharko da.

Zubimusu ikastolaren III. jardunaldi pedagogikoak: K-stretch metodoa ezagutu Txermingo eraikinean

Gorputz jarrera orekatu eta egokia lortzeko teknika. Izena aurrez eman beharko da.


18:30

Uzturpe ikastolaren XIX. kultur astea: Loatzo musika eskolako emanaldia

Ibarra

Loatzo musika eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute, kultur etxean.

Uzturpe ikastolaren XIX. kultur astea: Loatzo musika eskolako emanaldia

Loatzo musika eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute, kultur etxean.


19:45

La Traviata

Leidor antzokia, Tolosa

Zuzeneko proiekzioa izango da.

La Traviata Leidor antzokia

Zuzeneko proiekzioa izango da.


20:00

Santa Ageda bezperako entsegua

Ikaztegietako udaletxea, Ikaztegieta

Otsailaren 4an kantuan atera nahi dutenek entsegua izango dute, udaletxeko areto nagusian.

Santa Ageda bezperako entsegua Ikaztegietako udaletxea

Otsailaren 4an kantuan atera nahi dutenek entsegua izango dute, udaletxeko areto nagusian.



10:00
19:00

Txotxongilo animatuak

Topic, Tolosa

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da.  Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.

Txotxongilo animatuak Topic

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. 

Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.



17:00
20:00

Erakusketa: Ibarrako argazki historikoak

Ibarrako kultur etxea, Ibarra

Juan Jose Arinen argazkiekin osatutako erakusketa ikusgai dago, Ibarrako kultur etxean.

Erakusketa: Ibarrako argazki historikoak Ibarrako kultur etxea

Juan Jose Arinen argazkiekin osatutako erakusketa ikusgai dago, Ibarrako kultur etxean.



19:00
21:00

Erakusketa: Sagararte

Plazida Otaño Liburutegia, Zizurkil

Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.

Erakusketa: Sagararte Plazida Otaño Liburutegia

Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.
Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.



Erakusketa: Kazakhstan

Alegiako kultur etxea, Alegia

San Juan eskolako ikasleek prestatutako erakusketa, Kazakhstani buruz.

Erakusketa: Kazakhstan Alegiako kultur etxea

San Juan eskolako ikasleek prestatutako erakusketa, Kazakhstani buruz.



17:30
20:30

'Iñauterikeriak' erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Ikus-entzunezko, liburu eta erakusketak osatu dute, Pablo Dendaluzek, Joseba Urretabizkaiak eta Joxemi Saizarrek osatutako proiektua. Aranburu jauregian ikusgai izango da erakusketa. Tolosako 52 inauterizale elkarrizketatu dituzte, inauterien iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzeko. Aldizkakotasuna: asteartetik larunbatera.

'Iñauterikeriak' erakusketa Aranburu jauregia

Ikus-entzunezko, liburu eta erakusketak osatu dute, Pablo Dendaluzek, Joseba Urretabizkaiak eta Joxemi Saizarrek osatutako proiektua. Aranburu jauregian ikusgai izango da erakusketa.

Tolosako 52 inauterizale elkarrizketatu dituzte, inauterien iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzeko.

Aldizkakotasuna: asteartetik larunbatera.



Erakusketa: 'San Inazio auzoa, 50 urte iruditan'

Bizi-Nahi elkartea, Ibarra

Ibarrako San Inazio auzoaren 50. urteurrena dela eta, argazki historikoen erakusketa antolatu dute.

Erakusketa: 'San Inazio auzoa, 50 urte iruditan' Bizi-Nahi elkartea

Ibarrako San Inazio auzoaren 50. urteurrena dela eta, argazki historikoen erakusketa antolatu dute.