17:00. Buruhandi, ipotxen eta erraldoien kalejira Besamotza Konpartsaren eskutik, Loatzo Musika Eskolako Txistu Taldeak alaituta. 17:00. Halterofilia: XII. Santio Saria Junior Txapelketa Irekia, Amalurra plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Zatorran. 19:00. Sokamuturra Erreboteko plazan, Hernaniko Dultzaineroek alaituta. Ganadutegia: Markes de Saka (Itziar). 19:30. Txekor jatea eta sagardo dastaketa Zunbeltz elkartearen eskutik, Txerminen.
Bartzelonako Nara Ellisek dualtasuna fusionatzen du: soinu akustikoa/elektronikoa, folk/kultura arteko musika, introspekzioa/ospakizuna. 2025eko azaroan kaleratutako 'Més val que ho celebrem' albuma (Hobe da ospatzea), bossa nova, elektronika eta gitarraren nahasketa bat da.
Goiz pasak egingo dituzte eta triatloiaren oinarriak landuko dituzte: bizikleta gaineko abileziak, ur jolasak, trantsizioak, mendi irteera, triatloi txikiak... 5 asteko txandatan antolatu dituzte. 6-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
Ur parkeak ondorengo ordutegia izango du ekainaren 1etik irailaren 13ra: 10:00-20:00.
Biblioporrak Tolosako haur liburutegian. Gomendio-zerrendak sortu dituzte udan irakurlezaletasuna sustatzeko 0-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean.
Iñigo Calvo Samaniego Sama (1982) ordiziarrak Basoa pintura erakusketan baso magikoak, urtaro ezberdinetako koloreak begirada berezi batekin erakusten ditu. Argizarizko pinturak erabili ditu honako erakusketan. Erakusketa ikusgai izango da tabernaren ordutegian: astelehenetik ostiralera 18:00etatik aurrera, eta larunbat eta igandean 12:00etatik aurrera. Abuztuaren 10tik 19ra oporrak izango dituzte.
Udako liburutegia Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekuetara eta ondoko solariumera joaten diren ume, gazte eta helduei zuzendutako zerbitzua da, tolosarrei liburutegi-zerbitzua eta irakurketa hurbiltzea helburu duelarik.