10:00. Goiz deia. 10:30. Herriko aurrebenjaminen, benjaminen eta alebinen pilota partidak. Jarraian. Herriko dantza eskolako haurren dantza emanaldia eta dantza soka. 18:00. Herri kirolak: Irati Astondoa, Malen Barrenetxea, Maddi Gesalaga, Lierni Osa, Ibai Soroa eta Xabier Zaldua. Jarraian. DJ Mikeltxi haurrentzat. Segidan. Zahagi ardoa eta bingoa. 00:00. Trikidantz erromeri taldea.
11:00. Txiki krosa. 12:00. Sagardo dastaketa herriko trikitilari eta pandero jotzaileek alaituta. 14:00. Txekor jateko bazkaria. 18:00. Toka txapelketa herritarra. 19:30-21:00. Enaitz Alberdi eta Julen Rueda Erkizi trikitilariaren erromeria. 21:00. Txekor jateko afaria. 22:30-01:00. Enaitz Alberdi eta Julen Rueda Erkizi trikitilariaren erromeria.
UMEEN EGUNA 12:00. Uretako altxorraren bila, 6 urtetik aurrekoentzat eta tailerra 3-5 urte artekoentzat. 13:30. Umeen bazkaria. 15:00-18:00. Uretako puzgarriak. Ondoren. Merienda. 18:30. Zuhaitz Gurrutxagaren Nortasun agiria. 21:00. Herri afaria. 23:30. Ahantzi erromeria.
Ur parkeak ondorengo ordutegia izango du ekainaren 1etik irailaren 13ra: 10:00-20:00.
Biblioporrak Tolosako haur liburutegian. Gomendio-zerrendak sortu dituzte udan irakurlezaletasuna sustatzeko 0-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean.
Iñigo Calvo Samaniego Sama (1982) ordiziarrak Basoa pintura erakusketan baso magikoak, urtaro ezberdinetako koloreak begirada berezi batekin erakusten ditu. Argizarizko pinturak erabili ditu honako erakusketan. Erakusketa ikusgai izango da tabernaren ordutegian: astelehenetik ostiralera 18:00etatik aurrera, eta larunbat eta igandean 12:00etatik aurrera. Abuztuaren 10tik 19ra oporrak izango dituzte.
Udako liburutegia Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekuetara eta ondoko solariumera joaten diren ume, gazte eta helduei zuzendutako zerbitzua da, tolosarrei liburutegi-zerbitzua eta irakurketa hurbiltzea helburu duelarik.