17:00. Laturen omenezko II. Areto futbol txapelketako finala eskolako futbol zelaian. 19:00. Kalejira buruhandi, buruarin eta txistulariekin, plazatik hasita. 20:30. Txupinazoa eta Elbiaren jaitsiera. 21:00. Zahagi ardoa plazan. (Udalak ogia, ardoa, gazta eta kafea jarriko ditu). 23:00. Ansorregi eta Larrañaga/Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria. Atsedenaldian. Bingoa. 02:00. DJ Zaza. Autobus zerbitzua udalak antolatuta 01:30, 03:00 eta 5:00etan artzainaren errotondan.
22:00. San Bartolome zozketa, Sendi-Ekintza elkartearen eskutik, San Bartolome plazan.
Ur parkeak ondorengo ordutegia izango du ekainaren 1etik irailaren 13ra: 10:00-20:00.
Biblioporrak Tolosako haur liburutegian. Gomendio-zerrendak sortu dituzte udan irakurlezaletasuna sustatzeko 0-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean.
Iñigo Calvo Samaniego Sama (1982) ordiziarrak Basoa pintura erakusketan baso magikoak, urtaro ezberdinetako koloreak begirada berezi batekin erakusten ditu. Argizarizko pinturak erabili ditu honako erakusketan. Erakusketa ikusgai izango da tabernaren ordutegian: astelehenetik ostiralera 18:00etatik aurrera, eta larunbat eta igandean 12:00etatik aurrera. Abuztuaren 10tik 19ra oporrak izango dituzte.
Udako liburutegia Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekuetara eta ondoko solariumera joaten diren ume, gazte eta helduei zuzendutako zerbitzua da, tolosarrei liburutegi-zerbitzua eta irakurketa hurbiltzea helburu duelarik.