SALONTZO EGUNA 09:00. Goiz deia. 09:30. Meza San Lorentzo baselizan. 09:45. Mountain bike igoera herrikoia. 11:15. Alkate soinua udaletxetik elizara bidean. 11:30. Meza nagusia San Martin parrokian, Perosiren obra kantatuarekin. 12:00. Pilota partidak frontoian. Emakumezkoak binaka: Sagardui-Gaminde vs. Arraiza-Erasun. Gizonezkoak binaka: Xala-Pascual vs. Mendizabal-Urruzola. 18:00. San Joan dantzak eta helduen dantza-soka. 19:00. Bertsolariak karpan: Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Andoni Egaña, Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena eta Onintza Enbeita. Gai-jartzaile: Iñigo Gorostarzu. Segidan. Zahagi ardoa eta bingoa. 23:30. Imuntzo eta Beloki trikitilariak jaiei amaiera emateko.
SAN LORENTZO EGUNA 12:00. Pako Belea konpartsarekin kalejira eta erraldoiekin dantzaldia. Ondoren. Txakolin dastaketa. 18:00. Garbiketa.
Ur parkeak ondorengo ordutegia izango du ekainaren 1etik irailaren 13ra: 10:00-20:00.
Biblioporrak Tolosako haur liburutegian. Gomendio-zerrendak sortu dituzte udan irakurlezaletasuna sustatzeko 0-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean.
Iñigo Calvo Samaniego Sama (1982) ordiziarrak Basoa pintura erakusketan baso magikoak, urtaro ezberdinetako koloreak begirada berezi batekin erakusten ditu. Argizarizko pinturak erabili ditu honako erakusketan. Erakusketa ikusgai izango da tabernaren ordutegian: astelehenetik ostiralera 18:00etatik aurrera, eta larunbat eta igandean 12:00etatik aurrera. Abuztuaren 10tik 19ra oporrak izango dituzte.
Udako liburutegia Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekuetara eta ondoko solariumera joaten diren ume, gazte eta helduei zuzendutako zerbitzua da, tolosarrei liburutegi-zerbitzua eta irakurketa hurbiltzea helburu duelarik.