KUADRILLEN EGUNA 14:30. Kuadrillen bazkaria, Etxeondo parkean. 17:15. Kuadrillen kalejira, Gauerdi txarangarekin. 20:15. Dantzaldia Laket taldearekin, Erreboteko plazan. 21:30. Kafe eta likore dastaketa jubilatuentzat, musikak alaituta, Jubilatuen Biltokian. 00:00. Zezen suzkoa Besamotza konpartsaren eskutik, Erreboteko plazan. 00:15. Dantzaldia Laket taldearekin, Erreboteko plazan.
16:00. Mus txapelketa Elordi elkartean. 17:00. Jaien hasiera. Ondoren. Artea dantza taldeko haurren emanaldia. 18:00. XXX. Frontoi zaharreko pilota txapelketako finalak. 20:00. Presoen gizarteratzearen aldeko kontzentrazioa. 20:30. Herri afaria Euskal Parrilaren eskutik. 00:00. 3ttu erromeria.
Goiz pasak egingo dituzte eta triatloiaren oinarriak landuko dituzte: bizikleta gaineko abileziak, ur jolasak, trantsizioak, mendi irteera, triatloi txikiak... 5 asteko txandatan antolatu dituzte. 6-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
Ur parkeak ondorengo ordutegia izango du ekainaren 1etik irailaren 13ra: 10:00-20:00.
Biblioporrak Tolosako haur liburutegian. Gomendio-zerrendak sortu dituzte udan irakurlezaletasuna sustatzeko 0-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean.
Udako liburutegia Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekuetara eta ondoko solariumera joaten diren ume, gazte eta helduei zuzendutako zerbitzua da, tolosarrei liburutegi-zerbitzua eta irakurketa hurbiltzea helburu duelarik.