10:30. Haurren frontenis txapelketako finalak. 12:00. Suziria buruhandi, trikitilari, pandero jotzaile eta txistularien laguntzaz. Pregoia 50. urteurrena ospatzen duen Basurde elkarteak botako du. 12:30. Buztintxuri erraldoien konpartsa plazan. 13:00. Binakako esku-pilota txapelketako herrikoiko finala. 17:30. Herritarren arteko herri kirol saioa eskola atarian. 21:30. Herri afaria. Ondoren. Sari banaketa. 00:00. DJ Bull.
Ur parkeak ondorengo ordutegia izango du ekainaren 1etik irailaren 13ra: 10:00-20:00.
Biblioporrak Tolosako haur liburutegian. Gomendio-zerrendak sortu dituzte udan irakurlezaletasuna sustatzeko 0-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean.
Udako liburutegia Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekuetara eta ondoko solariumera joaten diren ume, gazte eta helduei zuzendutako zerbitzua da, tolosarrei liburutegi-zerbitzua eta irakurketa hurbiltzea helburu duelarik.