10:30. Haurren txirrindulari proba. Ondoren. Haurrentzako hamaiketakoa. 12:00. Txakolin probaketa. Jarraian. Toka txapelketa. 17:00. Herriko gazteen arteko apustua. 19:00. Zeatikez musika taldea. 20:30. Zahagi ardoa eta kantu afaria herriko plazan.
10:30. Haur eta afizionatuen pilota partidak. 12:30. Sagardo dastaketa. 13:00. Toka txapelketa. 14:30. Paella jatea. 18:30. Bertso saioa. Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia eta Unai Mendizabal. Gai jartzailea: Igotz Alkorta. 20:30. Izer era Alabier trikitilariak. Afal ondoren segida. 21:00. Barrikotea.
Ur parkeak ondorengo ordutegia izango du ekainaren 1etik irailaren 13ra: 10:00-20:00.
Biblioporrak Tolosako haur liburutegian. Gomendio-zerrendak sortu dituzte udan irakurlezaletasuna sustatzeko 0-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean.
Mariona Masgrauren ibilbidea omentzeko erakusketa Topic-eko Anbigu aretoan. Tolosako Txotxongiloen Museoko maskotari izena ematen dion sortzaile kataluniarraren pieza berriak batu dira museoko bildumara. Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbatak, igandeak eta jaiegunak: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era. Astelehena: Itxita.
Iñigo Calvo Samaniego Sama (1982) ordiziarrak Basoa pintura erakusketan baso magikoak, urtaro ezberdinetako koloreak begirada berezi batekin erakusten ditu. Argizarizko pinturak erabili ditu honako erakusketan. Erakusketa ikusgai izango da tabernaren ordutegian: astelehenetik ostiralera 18:00etatik aurrera, eta larunbat eta igandean 12:00etatik aurrera. Abuztuaren 10tik 19ra oporrak izango dituzte.
Udako liburutegia Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekuetara eta ondoko solariumera joaten diren ume, gazte eta helduei zuzendutako zerbitzua da, tolosarrei liburutegi-zerbitzua eta irakurketa hurbiltzea helburu duelarik.