06:30. Oilasko biltzea. 11:30. Eskulanak haur eta gaztetxoentzat. 14:30. Oilasko biltzaileen dantzaldia. 17:00. Haur eta gazteen pasaka partidak zimiterioan. 18:30. Elektrotxufla elektrotxaranga plazan. 20:00. Jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Urkamendi guraso elkarteak piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian. 20:15. Eklipsea ikusteko hitzordua nahi duenarentzat. 21:00. Herri afaria plazan. Ondoren. Erromeria Olgetan taldearekin.
Ur parkeak ondorengo ordutegia izango du ekainaren 1etik irailaren 13ra: 10:00-20:00.
Biblioporrak Tolosako haur liburutegian. Gomendio-zerrendak sortu dituzte udan irakurlezaletasuna sustatzeko 0-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean.
Iñigo Calvo Samaniego Sama (1982) ordiziarrak Basoa pintura erakusketan baso magikoak, urtaro ezberdinetako koloreak begirada berezi batekin erakusten ditu. Argizarizko pinturak erabili ditu honako erakusketan. Erakusketa ikusgai izango da tabernaren ordutegian: astelehenetik ostiralera 18:00etatik aurrera, eta larunbat eta igandean 12:00etatik aurrera. Abuztuaren 10tik 19ra oporrak izango dituzte.
Udako liburutegia Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekuetara eta ondoko solariumera joaten diren ume, gazte eta helduei zuzendutako zerbitzua da, tolosarrei liburutegi-zerbitzua eta irakurketa hurbiltzea helburu duelarik.