GAZTEEN EGUNA 14:30. Gazteen bazkaria Onddo Gazte Asanbladaren eskutik, Txerminen. 16:00. Haur eta gaztetxoen bola tiraldia Olaederrako bolatokian, Behar Zana Elkarteko Bola Taldearen eskutik. 17:30. Distopia elektrotxarangaren kalejira, Txerminetik abiatuta. 18:00. Haur eta nerabeen parkea Arroako plazan: errealitate birtuala, skate simuladoreak, Mario karts, ludoteka, puzgarriak, salto bola, jumping, tragabolas, jauzi askea... 23:00. Kontzertuak: Nafarroa 1512 & Les Testarudes, Erreboteko plazan.
Goiz pasak egingo dituzte eta triatloiaren oinarriak landuko dituzte: bizikleta gaineko abileziak, ur jolasak, trantsizioak, mendi irteera, triatloi txikiak... 5 asteko txandatan antolatu dituzte. 6-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
Ur parkeak ondorengo ordutegia izango du ekainaren 1etik irailaren 13ra: 10:00-20:00.
Biblioporrak Tolosako haur liburutegian. Gomendio-zerrendak sortu dituzte udan irakurlezaletasuna sustatzeko 0-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean.
Iñigo Calvo Samaniego Sama (1982) ordiziarrak Basoa pintura erakusketan baso magikoak, urtaro ezberdinetako koloreak begirada berezi batekin erakusten ditu. Argizarizko pinturak erabili ditu honako erakusketan. Erakusketa ikusgai izango da tabernaren ordutegian: astelehenetik ostiralera 18:00etatik aurrera, eta larunbat eta igandean 12:00etatik aurrera. Abuztuaren 10tik 19ra oporrak izango dituzte.
Udako liburutegia Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekuetara eta ondoko solariumera joaten diren ume, gazte eta helduei zuzendutako zerbitzua da, tolosarrei liburutegi-zerbitzua eta irakurketa hurbiltzea helburu duelarik.