Baldintzak betetzen dituzten Zizurkilgo merkatari eta ostalari guztiek eman dute izena Euskaraldian. Gazteek egin zuten gauza bera, eta oraingo honetan, Zizurkilgo elkarteak Euskaraldian parte hartzeko konpromisoa hartu dutela erakutsi dute bideo honetan.
Dagoeneko izena eman duten herritarrek, goizetan udal bulegoetara eta arratsaldeetan liburutegira joan daitezke txapen bila. Izena eman ez dutenek, berriz, oraindik badute aukera http://izenematea.euskaraldia.eus atarian eta Zizurkilgo udal bulegoetan.
Duela bi urteko txapa dutenek izenik eman ez badute antolakuntzatik izena ematea eskatu dute, aurtengo edizioan zenbatek parte hartuko duten jakiteko ezinbestekoa baita.