Erromerien bueltako solasaldia

Hemen da 'Oinak arin' irratsaio berriaren lehen atala! Xanti Nazabalek gidatuta, dantza izango du oinarri, eta lehen atalean, erromeriez, horien garrantziaz eta transmisioari buruz aritu gara hizketan.

Euskal Herria herri dantzaria da. Historian zehar autore askok utzi dituzte aipamenak euskaldunon artean dantzak duen garrantziaz. Garrantzia hori, eta bereziki gure eskualdean duena kontutan izanda, Ataria Irratian txoko bat egin nahi izan diogu dantzari, Oinak Arin saio berri honetan.

Dantza izango dugu hizpide. Kasu honetan, mingaina dantzatuz ariko gara, bitxikeriak gogora ekarriz, eskualdeko dantzen eta eskualdekoak ez direnen inguruan hitz egingo dugu, eta gonbidatu bereziak izango ditugu gurekin.

Gaurko saioan, erromeriei buruz, bertako musikaz eta dantzez, transmisioaz eta etorkizunaz aritu gara hizketan, gonbidatu bereziekin: Xabat Irastorza, Garazi Larrañaga, Irene Otero, Itziar Osa eta Ana Mari Arrieta. Hain justu, oraintxe gaude erromeria tradizionalaren urte sasoi emankorrenean, Zelatungo erromerien garai bete-betean, besteak beste.

Saioaren amaieran, datozen lau asteetarako eskualdeko dantza saioen agenda errepasatu dugu.

Urriaren 18an izango da Oinak arin irratsaioaren bigarren atala.

Erlazionatuak

Zelatungo igandeak

Tolosaldeko Ataria 2022 ira 19 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!