Euskal Herria herri dantzaria da. Historian zehar autore askok utzi dituzte aipamenak euskaldunon artean dantzak duen garrantziaz. Garrantzia hori, eta bereziki gure eskualdean duena kontutan izanda, Ataria Irratian txoko bat egin nahi izan diogu dantzari, 'Oinak Arin' saio berri honetan. Xanti Nazabalek gidatuta, dantza izango dugu hizpide. Kasu honetan, mingaina dantzatuz ariko gara, bitxikeriak gogora ekarriz, eskualdeko dantzen eta eskualdekoak ez direnen inguruan hitz egingo dugu, eta gonbidatu bereziak izango ditugu gurekin.
«Zerbait sortzeko oinarri bat eduki behar da, eta oinarri hori, hein handi batean, tradizioan daukagu»

Bizitza osoa dantzan darama Itziar Otamendik, eta aski ezaguna da euskal dantzaren mundutxo honetan. Nahiz eta izatez añorgarra den, Zizurkilen bizi da, eta denboraldi berriko estreinako saioan bere dantza ibilbide oparoari eman diogu errepasoa.