Kazetari zorroztasuna aitortu diete Otamendiri eta Petxarromani

Erabiltzailearen aurpegia Iraia Vieira Gil 2023ko aza. 9a, 09:30
IƱaki Petxarroman eta Martxelo Otamendi, atzo, Bilbon.

Euskal Kazetaritza Sarietan aitortza bana jaso dute BERRIAko bi kazetariek, Bilbon.

«Hemen daudenez, aprobetxatuko dut eskerrak emateko Martxelo Otamendiri eta Amagoia Mujikari, [BERRIA] proiektua gidatzeko ezarri duten ereduagatik». Ingurumen Kazetaritzako Saria jaso eta hitz horiek esan ditu Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariak Euskal Kazetaritza Sarien banaketa ekitaldian, Bilbon. Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak eman diote saria, urteetan ingurumenaren alorrean egindako lanagatik. Ekologiari lotutako gaiak jorratzen hasi zen Euskaldunon Egunkaria-n, eta egun ere horretan dabil: «Herri mugimenduaren ikuspegiaz eta instituzioen jarreraz informatu dugu, zintzotasun subjektiboan». Zorroztasuna saritu dute, hain zuzen ere, aurtengo sarietan.

BERRIAk garaiko beharretara egokitzeko duen gaitasuna nabarmendu du kazetariak. «Apustu horren adibide dira Kinka podcasta eta ingurumen gaiei buruzko buletina». Kinka, hain zuzen, Rikardo Arregi kazetaritza saria jasotzeko proposatu dute. Beste hiru sorkuntzarekin lehiatuko da, eta hilaren 29an iragarriko dute irabazlea.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!