'Naparra'-ren gorpuzkiak Mont de Marsan inguruan daudela uste dute

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2016ko urr. 1a, 12:42

Espainiako Auzitegi Nazionalean 'Naparra'-ren kasua berriz irekitzeko eskatu du Iñigo Iruin abokatuak, froga gehiago daudelako. Gorpuzkiak Mont de Marsan iparraldean (Frantzia) ehortzita daudela uste dute. Urtero Lizartzako Iola baserrian dagoen oroitarrian biltzen da eskualdeko jendea, gertaera salatu eta bere senideei babesa eskaintzeko.

Espainiarra da informazioaren iturria; "estatu terrorismoarekin" lotutako pertsona bat. Hari jarraituz, Naparraren gorpua Mont de Marsan (Frantzia) ondoko udalerri bateko basoan dagoela uste du haren familiak. Hala agertu dute prentsaurrekoan Iñigo Iruin abokatuak, Eneko Etxeberria anaiak eta Paco Etxeberria mediku forentseak. 36 urtean itxita egon den auzia berriz irekitzeko motiboak badaudela uste du Iñigo Iruin abokatuak, eta halaxe egiteko eskatu zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean. Nolanahi ere, eta auzia argitzeko itxaropena badutela azpimarratu arren, lasaitasuna eta zuhurtasuna eskatu ditu abokatuak.

1980ko ekainaren 11n desagertu zen Joxe Migel Etxeberria Alvarez Naparra Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea, Ziburun —handik ordubetera dago Mont de Marsan—. BVEk bere gain hartu zuen bahiketa eta hilketa.

Jarraitu irakurtzen Berria egunkarian

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!