Probintzianoa

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Bazoaz tren estaziora ohi baino denbora gehixeagoz eta billetea hartu duzu makinan. Kanporako girorik ez eta ordutegien kontra jartzen zara denbora pasa. Halako batean, hor etortzen da andre-gizon bikote bat, 60 urte inguru, euren lurrin usainaren atzetik.

III. Kuleroak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Publikoki erakutsitako galtzerdiko zulotik sartu daitekeen lots-parrastaren moduan sartu zait hezurretaraino haize boladak dakarren freskura. Hotzarekin etxerako bidea luzea egingo zaidalakoan, tabernaren beroan aterpea hartzera joan naiz berriz ere. Ezin, ordea. Ohiko agur kanta jarrita eta argiak piztuta daude.

Luze edota labur

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Tristetu egin ninduen Anduren erabakiak. Hura konprenitzera ausartzen ez bagara ere, errespetatzeko nahikoa zio eta meritu bada. Gristu egin ninduen Berria-n hamalau urteren ondoan eguneroko artikulua idazteari utziko ziola jakiteak. Eskertu eta gozatu bere Adiorik ez izenburuko azken esanak.

Asteasutik Zizurkilla

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Erruki

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Erruki

Tolosaldeko mendizale gehienek bezela Uzturre mendira txangoak maiz egiteko ohitura dut. Eta askotan igo arren irteeratxo bakoitzean bere txoko sekretu berriren bat topatzen dut.

Umorea, askatasuna eta beste hamaika mito

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Umorea, askatasuna eta beste hamaika mito

Estatu Batuetako ikerketa batek nire harridura piztu zuen atzo. Antza denez azken 40 urtetan egindako inkesten arabera, Milenials deritzon belaunaldiak, halaber 80. eta 90. hamarkadan jaiotakoek, euren gurasoek baino jarrera matxistagoak dituzte.

Berastegiko ingelesa!

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Korrika gure eskualdera iritsi den honetan, hizkuntza ezberdinak menperatzearen abantailaz ari ginela, Berastegira iritsi zen mendizalearen pasartea kontatu zigun lehengoan gure lagun batek.

Arnas estuka

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

EGILEA: ADUR GOROSTIDI

DOINUA: Lurraren pean sar nindaiteke

Armagabetzea eta desagertzea

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Ez dakit apirilaren 8an zer gertatuko den. Hala ere, ETAk desagertu egin beharko luke. Askotan esan dut ETAren bidegabekeriak ikaragarriak izan direla. Herri honen baimenik ez duela inoiz izan eta gainera zapuztu eta beldurtu egin duela (gaituela).

Pista-jolasa

Pista-jolasa

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Hemen gaude!

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Euskararen alde! Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa Korrika! Pasatu da, baina badator berriro Tolosaldera Korrika. Agurtu genuen asteartean eta agurtuko gaitu bueltan, larunbat honetan. Goizaldeko ordu txikitan, furgoneteroen argiekin esnatuko zaigu edo, hobeto esanda, esnatuko dugu eguna. Gurea delako Korrika, batzuena, besteena, denena, Euskal Herrian gaur-gaurkoz martxan ditugun ekimenen artean bateratzaileenetarikoa.

Korrikaren magia

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Korrikaren magia

Zer du Korrikak halako erakarpena sortzeko? Dudarik gabe magia badauka AEKak bi urtez behin antolatzen duen ekimenak, bestela ez da ulrtzekoa hainbeste jende mobilizatzea hain leku desberdinetan, desgaraitan, eguraldi txarrarekin.

Snegurochka ipuin errusiarra

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Snegurochka ipuin errusiarra

Snegurochka edo elurraren dontzeila, errusiar ipuinetako pertsonaia da. Udaberriaren alaba da bera, eta izotza, gizaki hilkorren konpainia nahi duena.

Auzo modernoa

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

1898-1903 urteetan, Prusiako gobernuak Hermann Muthesius arte aditua Ingalaterrara bidali zuen, hango artearen eta arkitekturaren arrakasta ikertzeko enkarguarekin. Ikerketak, bertan sortu zen Arts&Crafts mugimendua du oinarri.

Nork bere buruari entzutea

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Historiaurreko kobak ikusten izan naizenetan, beti eragin izan dit zirrara pentsatzeak zer ote zen han bizitzea. Argi gutxi edo batere ez, eta era guztietako soinuz inguratuta: ur tantak koban barrena, animaliak, zure senitartekoen arnas-hotsak... baina baita isiltasuna ere.

Erronka berrien garaia

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Udaberria iritsi da eta berarekin batera ordu aldaketa. Urteak ziren sentsazio hau bizitzen ez nuela, urtaroak eta batetik besterako trantsizioa ikusten ez nuela. Han, Kolonbian, egunero aurreko eguneko eguraldia egiten du, tenperatura berdina, diferentzia bakarra euri eta haize denboraldia da; gainontzean, egunero ordu berean ateratzen eta sartzen da eguzkia.

Pauso arinez

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

EGILEA: Unai Mendizabal

DOINUA: Iparragirre abila dela.

 

Bat egin dezagun!

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Tipi tapa, tipi tapa irten da gaur korrika Otxandiotik. Hogeigarren aldiz zeharkatuko dugu Euskal Herria. Korrika. Pausu zaparrada batek astinduko du gure lurra, ehunka bihotzen taupadek bultzatuko gaituzte bidean aurrera egin dezagun.

Zaindari ikustezina

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Liburua gustura irakurri ondoren, filma ere gustura ikusi dut. Erritmo arinez kontakizunak erabat harrapatzen du eta bi orduak konturatu gabe pasa zaizkit. Igande arratsaldeko saioan Leidor bete egin omen zen, gutxitan gertatzen da hori, zinearen kasuan behintzat. Poza ematen du hainbeste jende zineman ikusteak, bonuen sistemak ondo funtzionatzen duen seinale. Zorionak berriz asmatu zutenei!

Ishi

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Duela mende pasatxo biharko egunez hil zen Ishi, Ameriketako Estatu Batuetako Yahi herriko azken gizakia.