Anttine Eguna ospatzen ari dira Asteasun

Tolosaldeko Ataria 2024ko mar. 16a, 17:56

Asteasun Anttine eguna ari dira ospatzen gaur. Goizean hainbat jarduera izan dituzte; eguerdian, kantu-bazkaria; eta arratsaldetik gauera ere antolatu dituzte ekimenak.

Anttine eguna ari dira egiten gaur Asteasun. Goizean goizetik hainbat jarduera egin dituzte: familiarteko jolasak, eta herri kirolak crossfitaren aurka ikuskizuna. Eguerdian kantu-bazkaria izan dute herriko plazan eta arratsaldean egingo dituzte harria pisatzea eta karaokea, eta gauera begira, berriz, kontzertuek hartuko dute protagonismoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!