Gipuzkoa bertsotan

Gipuzkoa Bertsotan: bigarren eta seigarren postuetan sailkatu dira eskualdekoak

Tolosaldeko Ataria 2015ko mai. 16a, 19:54

Egoitz Eizagirrek irabazi du gaur arratsaldeko saioa Antzuolan, 250 puntu lortuta.

Berdinduta, 237,5 punturekin bigarren sailkatu dira Adur Gorostidi abaltzisketarra eta Txomin Azpiroz anoetarra. Beherago, 227 punturekin sailkatu da Unai Mendizabal zizurkildarra. Bihar Mikel Artolak goizez kantatuko du Bergaran.

Antzuolan, goizeko saioan, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"k lortu ditu puntu gehien eta Zaldibian, berriz, goizean Aitor Urbieta eta arratsaldean Maider Arregi gailendu dira.

Erlazionatuak

Tolosaldea bertsotan

Imanol Garcia Landa 2015 mai 08 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!