Gipuzkoa bertsotan

"Nire buruarekin gustura geratu nahi dut; hori izaten da zailena"

Imanol Garcia Landa 2015eko maiatzaren 11

Erronkatzat du Txomin Azpirozek bere parte hartzea Gipuzkoa Bertsotan-en. Bere lehen saioa maiatzaren 16an, larunbatean izango sa Antzuolako Torresoroa aretoan, 17:30ean.

Lehenengo aldiz ariko da. «Erronka izango da, lehenengo aldia izanik, besteak beste, ezjakintasuna ere hor dagoelako». Ez du helburu zehatzik: «Gustura geratzea nire buruarekin. Hori izaten da zailena, eta hortik aurrerakoa ongi etorria izango da. Ez dut helburu jakinik txapelketarako». Hurrengo fasera pasatzeari ez dio garrantzirik ematen: «Ailegatzen banaiz ondo, eta ez banaiz ailegatzen, baita ere».

Prestaketei dagokionez nahi baino gutxiago ari dela esan du: «Gauza bat eta bestea dela, denbora ateratzeko ahal den bezala ibiltzen gara, baina ari gara zerbait egiten». Erosoago normalean ofizioetan aritzen dela esan du: «Horretan aritzen gara urtean zehar, bakarka gutxi kantatzen baita gu ibiltzen garen plazetan, eta tokatzen denean, gutxitan izaten da».

Faborito moduan bat baino gehiago ikusten ditu, baina ez da gehiegi busti nahi, «gero kale egiteko ere». Bizpahiru esateko eskatzean, azkenean «Alegiako Mikel Artola» erantzun du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!