2021 uzt 25 Asteasu
2015ean estreinatu zuten Bernardo Atxaga idazleak bere liburuetan sortutako Obaba lurralde literarioan oinarritutako Muskerraren Bidea ibilbidea. Ordutik eskaintza borobiltzen joan dira, eta Asteasu ezagutzeko aukera ematen duten ibilbideak dituzte aukeran, kultur eta natur ondare aberatsa duen herria baita. Muskerraren Bidea ezagutzeko bisita gidatua izango dute irailaren 5ean.