Gehigarria: turismoa

Maitatzekoa

Ataria 2021eko uztailaren 15a

Bisitatzeko moduko eskualdea dugu; zaindu eta maitatu beharrekoa. Natur eta kultur ondare aberatsa du eta ezin ahaztu duen aukera gastronomiko zabala. Tolosaldeak aisialdirako hamaika ibilbide eta eskaintza ditu, abentura, natura eta kultura uztartzen dituztenak. Ibilbide horiek familian egin daitezke, adin tarte guztientzat egokiak diren aukera ematen baitute. Eta behin horiek eginda indarberritzeko aukera zabala dago Tolosaldean; pintxo sorta bikaina dugu, baina baita plater eta menu bereziak eskaintzen dituzten jatetxe bereziak ere. Urte zailak ari gara bizitzen, eta bada garaia bertako kalitatezko zerbitzu eta eskaintzekin gozatua hartzeko. Ez da urrutira joan behar esperientzia bikainak bizi ahal izateko.

Tolosaldeak baditu hamaika aukera, aprobetxatu itzazu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!