Gehigarria: turismoa

Eskaintza, gertuago

Ataria 2021ko uzt. 22a, 09:00

Tolosako Ikatza tabernaren ikur nagusi dira Jesus Mari Artutxa eta Kontxi Dorronsoro. Hiru hamarkada baino gehiago daramatzate herritar askoren ahosabaiak konkistatzen, baita eskualdetik nahiz nazioartetik etortzen diren bisitarien dastamena leuntzen ere.

Eskaintza zabala dute, batez ere, bazkari eta afarietarako: ogitartekoak, plater konbinatuak, entsaladak, hanburgesak, sandwichak... astegun eguerdietan, eguneko menua dastatzeko aukera dago; guztia, gainera, arrazoizko prezioan.

Hori gutxi ez, eta mokadu txiki edo ertainak gustuko dituztenak sarean harrapatzeko ere ederki ikasia dute sistema, pintxoak baitira tabernako beste protagonistak: txipiroiez beteriko piperrak, onddoz beteriko berenjenak edo txahal-masailak, porru eta ganba krepa, otarrainxka eta hirugihar broxeta, onddo edo barazki pudinga... Eta arrantzaz hitz eginda, ezin aipatu gabe utzi txibi frijituak. Tabernako produktu izarra da, zalantzarik gabe. «Asteburu batean, 50-60 kilo txibi saltzera iritsi izan gara», aitortu dute.

Garai ezberdinak bizitzea egokitu bazaie ere, betiko filosofia berarekin jarraitzen dute. Bezeroak etxean bezala sentitu daitezen saiatzen dira, guztien nahietara egokituz, eta ahal den heinean, unean uneko eta bertako produktuak modu tradizionalean prestatuz. Horri, azken urteetan tabernan egindako eraberritze lanak gaineratu behar zaizkio. Irudia aldatu badu ere, betiko bezeroei nahiz berriak direnei eskaintza ahalik eta modu eskuragarrienean jartzeko, webgunea sortu dute: Ikatzataberna.eus. Tabernako karta klik batean ezagutzeaz gain, eskariak egiteko aukera eskaintzen du, modu erraz eta sinplean.

Kalitatezko produktuak jateko leku lasaia da Ikatza eta egoera berrietara egokitzen jakin dute; zeliako, barazkijale zein beganoek ere sabela ondo betetzeko aukera dute bertan. Izan ere, beraientzako pintxo, errazio, plater konbinatu edota ogitartekoak prestatzen dituzte; zeliakoen kasuan, garagardoa ere eskaintzen dute. «Era guztietako eskaerak onartzen ditugu eta edozein moldaketa egiteko gaitasuna dugu».

 

Ikatza taberna

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!