San Fermin Txiki eguna. 10:30. Hamaiketakoa, Plaza Zaharrean. 11:00. Txupinazoa. Segidan. Dultzaineroak eta konpartsaren zezentxoekin entzierroa.
13:00. Karro bertso poteoa. 14:30. Bazkari herrikoia. Bazkal ondoren. Ahatetxo lasterketa eta silla jokoa. Ondoren. Distopia elektrotxaranga. 21:00. Zahagia ardoa. 22:00. DJ Gaua. 22:00. N-Lezz. 01:00. ASR. 04:30. Naza.
GKSk antolatuta. 17:00. DJ Euzkolabel, Gudari plazan. 19:00. Black Snare eta LS, Gudari plazan. 21:00. Boxeo ikuskizuna, Beharzana frontoian. Ondoren. DJ Mtralla, Aljidean.
18:00. Alegiako erraldoi eta buruhandiekin eta Giro Arte dultzaina taldearekin kalejira Larraitz auzotik abiatuta. 19:00. Txupinazoa Sutarri dantza taldearen eskutik. Jarraian. Txintxarriaren jaitsiera, jaien hasiera iragartzeko. 21:00. Zahagiardoa zubian. 23:00. Baron Rojo taldearen kontzertua.
Eva Mena artistaren 'Futuro' erakusketaren aurkezpena. Ikusgai dauden lanak azalduko dira, eta Palestinako Gazan emakume eta haurrek sufritzen duten gerra egoeraz hausnartuko dute.
19:30. 'Zamaltzain' emanaldiaren estreinaldia, Alurr dantza taldearen eskutik. 20:00. Garagardo dastaketa. Bertan afaltzeko aukera izango da, norberak bere janaria etxetik eramanda. Gauean. Kale antzerkia.
'Zamaltzain' dantza ikuskizuna. Alurr dantza taldearen estreinaldia.
Sara Azurza. Iker Lauroba, Haritz Lauroba eta Julen Barandiaranek lagunduta.
Ur Marako arte egonaldia. Zientzia eta naturari lotutako esperimentazioa eta prestakuntza artistikoko egonaldiak.
XIII. edizioa. Ultratrail lasterketa. Lasterketa Zelatunetik sartuko da Tolosaldean, eta Hernio mendilerrotik jarraituko du Montezkuraino, Tolosara jaitsi arte. Tolosatik Altzorantz jarraituko du, eta Otsabio mendiaren magaletik igaro ondoren, Jazkue gainetik pasaz, Ugarte auzora eta Amezketara jaitsiko da. Handik, Larraitzera igoko da, eta ondoren, Txindoki mendira, Tolosaldetik kanpo jarraituz. G2Handiak trail lasterketa, aldiz, Tolosaldetik igaroko da uztailaren 12tik 13rako gauean, baina ibilbide laburragoan: lasterketa Larraitzera iritsiko da, eta Txindokira igoko da.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
Sergio De la Fuente Carballoren 'Karikatura eta ilustrazioak' erakusketa.
Tolosako auzolandegiak, ingurumenekoa edo artistikoa. 11-17 urte bitarteko gazteentzat. Auzolandegiak amaitzean Sendavivira joango dira.