09:30. Ibilbide luzea (Onddolar, Belabieta, Uzturre eta Loatzo mendiak igoko dituzte). 24 km. Udaletxe plazatik. +1289 m-ko desnibela. 09:45. Ibilbide laburra (Onddolar mendia igoko dute). 12 km. Udaletxe plazatik.+413 m-ko desnibela. 19:00. Black smoke taldearen kontzertua, Errebote plazan.
Larunbateko azoka tokiz aldatuko da, Euskal Herria plazan izan beharrean, San Frantzisko pasealekuan kokatuko dute.
10:30. Haurrentzako jolasak eta lehiaketak: marrazkiak, xakea, krosa... 11:30-13:30. Puzgarriak eta jokoak. 13:30. Haurren bazkaria. 14:30-16:30. Puzgarriak eta jokoak. 17:00. Herriko LH6tik DBH4ra bitarteko gazteentzako Konkis Txikia. 18:30. Sagardo dastaketa eta patata tortilla txapelketa. 19:00. Patata tortilla txapelketaren sari banaketa. 20:30. Barrikote morea emakume taldeak eta herriko gazteek antolatuta. Mozorroak: musika. 22:00. Suzko zezena. 23:00. Alarma Morea eta Burutik taldeen kontzertua. Bukatzeko. DJ Naza.
12:00. Umeen jolasak. 14:00. Umeen eta gurasoen bazkaria. 17:30. Auzotarren herri kirolak. 21:00. Auzo afaria. Ondoren. DJ Ander.
Txus Blues & Cesar Canut 20 urtetan Espainian zehar jo eta Jose Bluefingersekin batera zazpi disko argitaratu ondoren, Txus Bluesek Cesar Canut hautatu zuen bere proiektuari «energia berria» emateko. Haien konposizioez gain, bluesa, rocka edo beste edozein estiloetako abestiak blues akustiko estandarraren formatura aldatzen dituzte, eta, modu argitsuan, ironiaren bitartez, egunerokotasuneko gaiei buruzko letrak (gaztelaniaz eta katalanez) abesten dituzte. Ustekabe polita izango da.
Herriarteko finala. Hernani-Aduna. 15:00. Atano pilotalekura joateko autobusa, Uztartzatik.
15:30. Patata tortilla lehiaketa. 16:00. Mus txapelketa. 20:00. Pintxo potea. 21:30. Herri afaria. 00:30. DJ Jade.
19:00. Berdura plazan San Joan Sagardo Txapelketa, Batasuna elkarteak antolatuta. Txapelketak iraun bitartean, dastaketa: bakailaoa, sagardotan egositako txorizoa eta sagardoa.
Wax & Boogie feat. Pablo Sanpa 1930eko hamarkadako boogiea, 1940ko hamarkadako swinga eta 1950eko hamarkadako rhythm & bluesa dira Bartzelonako boskote honen errepertorioaren oinarria. Maila handiko taldea da: Pablo Sanpa puntako gitarra-jotzaile madrildarra, Ster Wax abeslari bikaina eta David Giorcelli gaur egun Europan dagoen piano-jotzaile onenetako bat dira taldeko kideak. Erritmo handiko emanaldia egingo dute.
John Primer & Giles Robson Band Primerrek urrezko ukitua izan du hamarkada luzez. South Sideko (Chicago, AEB) tabernetan entzuten zen blues gordinarekiko kidetasun harrigarria indartu egin zen gitarra jotzen igarotako gau kontaezinetan. Gaur egun, Chicagoko bluesaren tradizioaren zaindari nagusitzat jotzen da, eta iaz eta aurten Blues Tradizionaleko Artista Onenaren Saria jaso du Blues Music Awards sarietan. Distira horrek Robson kutsatu du, eta haren trebetasun teknikoak, irudimen diziplinatuak eta erabateko konbikzioak mundu mailako blues harmonika-jotzaile nabarmenen artean kokatzen dute. Paul San Martin piano-jotzaile donostiarrak joko du Primerrekin.
Ur parkeak ondorengo ordutegia izango du ekainaren 1etik irailaren 13ra: 10:00-20:00.
Uxue Lasak bere ibilbide artistikoaren alderdi pertsonalena erakutsi nahi izan du, urteetan jaso dituen objektu-altxor kuttunenak kutxetan, ametsak diruditen konposizioak osatuz, eta kutxetatik kanpo, barruan egon zitezkeen gorputz, izaki eta paisaia surrealista handiagoak. Begiak, likenak, loreak, harriak, hezurrak, animaliak, gorputzak, bizitza, heriotza... azken finean, natura arte bilakatuta.
Iñigo Calvo Samaniego 'Sama'-ren 'Binilo josiak' erakusketa. Palestinaren aldeko erakusketa da.
Biblioporrak Tolosako haur liburutegian. Gomendio-zerrendak sortu dituzte udan irakurlezaletasuna sustatzeko 0-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean.
Iñaki Epelde Mundiñanoren obrak ikusgai Ostatuko jangelan eta lehen solairuan.
Ehoziriak (Arantxa Grajirena Mutuberria), argazkigintza (Ura Iturralde Larrañana), pintura (Naiara Delgado Perez), zeramika (Jurema Martin Lemiña) eta eskulanak (Pili Aguado Sierra).