Txinkorta eskolako festa. Goizean zehar. Eskolako ikasleentzat tailerrak, bazkaria eta izozkiak eta puzgarriak. 15:30. Denontzat. Emanaldia. Ondoren. Merienda eta puzgarriak.
Jubilatuen irteera Meatzaldera. 09:15. Irteera Ikaztegietako kiroldegitik. 12:00. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museora bisita (Gallarta). 14:30. Bazkaria Leon XIII jatetxean (Zugaztieta). Zugaztietara funikularrean igotzeko edo jaisteko aukera egongo da. Bazkalostean. Denbora librea Portugaleten. 19:00. Ikaztegietara buelta.
16:10. Berrobin kantari. 19:00. Herri txiki Berrobi, Etxolan. Ondoren. Afari-merienda.
Elikalurren eskutik. Malek fruta saltzailea, Larreta esnekiak, Eguzkileire, Aralareko eta baserriko arrautzak.
Tolosa CF eskubaloi eskolako ate irekiak, 2014-2017 urteetan jaiotakoentzat.
17:30-19:30. Erraldoiak dantzarazteko tailerra plazan (LH 3, 4, 5 eta 6).19:30. Buruarin eta erraldoi txikien kalejira dultzaineroekin. 22:30. Anoetako Anitz Dantza Taldearen emanaldia kiroldegian.Loatzo Musika Eskolak eta Kukuak Kantuz abesbatzak ere parte hartuko dute.
Turukutraku musika eskolaren bateria kontzertua. 17:30. Round 1. 18:30. Round 2.
Alebin eta infantil mailakoentzat ate irekiak Aiztondo boleibolen.
'Twerk (booty dance) ikastaroa'. Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailarekin elkarlanean. 3 saio. Ikerne Mendieta Uskolarekin.
Gertuko magia ikuskizuna herriko plaza eta terrazatan. Eneko Gutierrez, Maria Arandia, Oier Jurado, Asier Saizar eta Beñat Zubizarreta.
Eguzki eklipse osoa gertakari astronomikoa baino gehiago. 'Eklipsea' liburuaren aurkezpena eta hitzaldia Virginia Garcia, Aranzadiko astronomoaren eskutik.
Onddoren 29. urteurrena. Azken ostirala. 19:00. Herri kirolak. 21:00. Afaria.
Txirritaren heriotzaren 50. urteurrena. Solasaldia egingo dute Oargi elkartean.
19:00. 'Ombuaren itzala' proiektatuko dute. Pello Mari Otañoren bizitzan oinarritutako filma. Sarrera doan. Ondoren. Patxi Bisquertekin solasaldia.
Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea. 'Oskar, Karlos eta Manex etxera!'.
Euskal preso, iheslari eta erbesteratuen eskubideen aldeko elkarretaratzea plazan.
19:30. Sarek eta Etxeratek deituriko azken ostiraleko elkarretaratzea. 20:00. Barrikotea. Norberak afaria etxetik eramanda. 22:00. Eskailerapekoak umore emanaldia, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairekin.
Lizartzako Hostotsa koruaren eta Ibarrako IK koruaren emanaldia. Hileta egonez gero, kontzertua atzeratu egingo da, eta hileta amaitzean hasiko da.
Zanbuila: Lolak kolektiboa. Esti Curielen barne-bidaia batetik sortu da obra: itsasoaren ertzean bizi izan diren Zumaiako emakumeen bizipenetatik abiatzen den ibilbidea DA. Kareletik egitasmoaren testuinguruan, emakume askoren ahotsak jaso zituen, arrantzaleak, saltzaileak, lagun eta senideak, itsasertzean bakarrik sortzen diren oroitzapenak, isiluneak eta keinuak bilduz. Hau da antzezlan klasiko bat, ezta hitzaldi soila: entzuteko gonbitea da, eguneroko unibertso gogor batek ukitzen uzteko, itsasoarekin beti pauso batean bizi izan diren emakumeek ehundua.
'Xerka'. Euskal Herriko landa eremuko LGTBI+ pertsonen bizipenak eta istorioak biltzen ditu.
Goizez. 'Senegalgo emakumeak, beste harri bat bidean' argazki erakusketa.
Uxue Lasak bere ibilbide artistikoaren alderdi pertsonalena erakutsi nahi izan du, urteetan jaso dituen objektu-altxor kuttunenak kutxetan, ametsak diruditen konposizioak osatuz, eta kutxetatik kanpo, barruan egon zitezkeen gorputz, izaki eta paisaia surrealista handiagoak. Begiak, likenak, loreak, harriak, hezurrak, animaliak, gorputzak, bizitza, heriotza... azken finean, natura arte bilakatuta.
Gracia Arruiz, Mar Blasco Lerma, Barbara Camhi Jacard, Maite Canto Equisoain, Elena Scaratti, Elena Solatxi eta Amaia Konde Chiralt.