Pertsonen zaintzari lotuta, etikari eta giza eskubideei buruzko prestakuntza-saioak. Matia Fundazioko Laura Fernandezek gidatuko du. Giza eskubideak.
'Ahalduntze margolanak'. Leire Markinezekin. 6 saio. Elebitan.
'(Des)generando' Más allá de los roles de género'. Javi Olfos Besnier-ekin. 3 saio. Gaztelaniaz.
'Afrosesion ikastaroa'. Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailarekin elkarlanean. Kumarekin.
'Nola hitz egin dezaket etxean sexualitateaz?' tailerra gurasoentzat.
Lehen sorospen ikastaroa. Ikastaro praktikoan lehen sorospen oinarrizko ezagutzak landuko dituzte: lehen urratsak, oinarrizko suspertzea eta desfibriladorea nola erabili. Hur Lertxundi Donostia Ospitaleko medikuak emango du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak deitutako bilera irekia, udalerrian aurreikusita duen jabetza erregimeneko etxebizitza publikoen sustapenari buruzko informazio zehatza eskaintzeko.
Ugarteko etxe bakoitzera gasa eramateko informazio bilera, Amezketako Udalarekin.
Delphine de Viganen 'Esker onak' eleberria landuko dute Oihana Arana dinamizatzailearekin.
Elduaingo hiri antolamendurako plan orokorraren parte-hartze saioa. Ondorengo galderen inguruan hausnartuko dute: Zenbat etxebizitza egin beharko lirateke udalerriko beharrari erantzuteko? Zein etxebizitza tipologia eraiki beharko litzateke?
'La odiocracia, al fondo a la derecha'. Luciana Pekerrekin. (Kazetaria eta idazle argentinarra).
Parrila ikastaroa Gazte Alaiak elkarteko bazkideentzat. 40 euro. Kozinatutakoa elkartean afalduko dute.
'Cecilia G. de Guilarte. Gerrako erreportaria eta idazlea'.
Uxue Lasak bere ibilbide artistikoaren alderdi pertsonalena erakutsi nahi izan du, urteetan jaso dituen objektu-altxor kuttunenak kutxetan, ametsak diruditen konposizioak osatuz, eta kutxetatik kanpo, barruan egon zitezkeen gorputz, izaki eta paisaia surrealista handiagoak. Begiak, likenak, loreak, harriak, hezurrak, animaliak, gorputzak, bizitza, heriotza... azken finean, natura arte bilakatuta.
Estanis Iriarteren erakusketa, harrian pirograbatua eta egurrean margoa.
'Oroimena borrokan eraiki. Gerra garaia eta frankismoa Tolosan'. Argazki erakusketa.