Aurretiazko hitzordua hartu beharko du interesa duen orok, eta horretarako, https://izenematea.tolosa.eus/563-2/ bete beharko da, eta hitzordua aukeratu.
10:30. Txupinazoa. 11:00. Pelikula, kafetegian. 17:00. Nagusilaneko Bi Bost taldearen emanaldia, elizan.
Eskualdeko pentsiodunen azken hitzordua udan, pentsio duinak eskatzeko. Txomin Lorcak hitzaldia emango du: Pentsiodunen egoeraren azterketa.
2026-2027 ikasturterako Tolosaldea IKTren ate irekiak.
'DJ ikastaroa 2.0. Festak ere gure'. Ostaizka Estelirekin. 4 saio.
'Itsaso bete familia' Motxila Ibiltariko misioaren argazki erakusketa.
Ur parkeak ondorengo ordutegia izango du ekainaren 1etik irailaren 13ra: 10:00-20:00.
Uxue Lasak bere ibilbide artistikoaren alderdi pertsonalena erakutsi nahi izan du, urteetan jaso dituen objektu-altxor kuttunenak kutxetan, ametsak diruditen konposizioak osatuz, eta kutxetatik kanpo, barruan egon zitezkeen gorputz, izaki eta paisaia surrealista handiagoak. Begiak, likenak, loreak, harriak, hezurrak, animaliak, gorputzak, bizitza, heriotza... azken finean, natura arte bilakatuta.
Gracia Arruiz, Mar Blasco Lerma, Barbara Camhi Jacard, Maite Canto Equisoain, Elena Scaratti, Elena Solatxi eta Amaia Konde Chiralt.
Iñaki Epelde Mundiñanoren obrak ikusgai Ostatuko jangelan eta lehen solairuan.
Bukalai dantza taldearen ate irekiak. Ostirala. 17:00-18:15. 2013-2015ean jaioak. Osteguna. 17:30-18:30. 2016-2017an jaioak. Asteartea. 18:30-19:30. 2018-2019an jaioak. Asteartea. 17:00-18:00. 2020an jaioak. Asteazkena. 17:15-18:15. 2021ean jaioak. Osteguna. 19:00-20:00. Helduak.
Bukalai dantza taldearen ate irekiak. Osteguna. 17:30-18:30. Musikoak.