10:00. Infantilen norgehiagokak. 10:30. Alebinen kiniela. 12:00. Neska puntisten topaketa. 12:45. Benjaminen kiniela. 14:00. Bazkaria. 16:30. Erakustaldi norgehiagokak.
Kokedama tailerra. 10:30-12:00. Helduentzako tailerra. Bi landare landaketa. 15 euro. 12:00-13:00. Gazteentzako tailerra. 10-16 urte bitarte (txikiagoak heldu batekin). Marrubi landareak. 8 euro.
11:00. Patata tortilla eta sagardo lehiaketa. 17:00. Bolo eta toka lehiaketa. 17:30. Umeen jolasak eta ondoren txokolatea. Eguna trikitilariek alaituko dute.
11:15. Hildako bazkideen omenez meza izango da. 14:00. Bazkaria kultur etxean.Pilar Nazabal Iraolak eta Fidel Zubillaga Belokik jasoko dute aitortza.
12:00. Bertso saioa: Andoni Egaña, Julio Soto, June Aiestaran, Nerea Ibartzabal eta Una Mendizabal. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. 18:00. Trikitrixa eta pandero ikasleen musika emanaldia. Ondoren. Buruhandiak. 21:00. Herri afaria. Ondoren. Pasai txaranga. Bukatzeko. Karaoke herrikoia.
12:00. Apar festa. 12:30. Txakolin dastaketa. 17:00. Aizkolariak. 17:30. Herri kirolak. Leaburu vs. Albiztur. 20:00. Bertsolariak. Gai jartzailea: Aimar Karrika. Amets Arzallus, Alaia Martin, Xabat Illarregi eta Nerea Ibarzabal.
Breaking Band Rock, funk eta blues tradizionaleko klasikoen bertsioak egiten dituen taldea da. Sei musikari sutsu dira, eta haien soinua B.B. King, Beatles, Pata Negra, Elvis eta abarren elezaharrei egindako omenaldia da.
Elduain-Berrobi binakako frontenis txapelketa. Hiru kategoria izango dira: txikiak (7-11 urte); gazteak (12-14 eta 15-17 urte) eta handiak (+17 urte). Merienda eta musika egongo dira.
Eneko el perro. Eneko El perro, Eneko Gonzalez Ardura Izurri, rockero beterano honen bakarkako proiektua da, Izurri Berria (1990-2002) eta Perros del Norte (2013-2016) arteko ibilbide musikal bikainaren ondoren,proiektu berri honek bere ibilbideko kapitulurik introspektiboena erakusten du. Zuzenekoan lau lagunez osatutako bandaren laguntza izango du.
Acantha Lang Acantha Lang gaur egungo soul musikako artistarik nabarmenetako bat da. New Orleansen (Louisiana, AEB) jaioa, abeslari eta konpositoreak Tolosand Blues jaialdian joko du, ikuskizun zirraragarri, dantzagarri eta dotore bat eskaintzeko, estudioko sei musikarik osatutako bandarekin batera.
Ur parkeak ondorengo ordutegia izango du ekainaren 1etik irailaren 13ra: 10:00-20:00.
Uxue Lasak bere ibilbide artistikoaren alderdi pertsonalena erakutsi nahi izan du, urteetan jaso dituen objektu-altxor kuttunenak kutxetan, ametsak diruditen konposizioak osatuz, eta kutxetatik kanpo, barruan egon zitezkeen gorputz, izaki eta paisaia surrealista handiagoak. Begiak, likenak, loreak, harriak, hezurrak, animaliak, gorputzak, bizitza, heriotza... azken finean, natura arte bilakatuta.
Iñigo Calvo Samaniego 'Sama'-ren 'Binilo josiak' erakusketa. Palestinaren aldeko erakusketa da.
Biblioporrak Tolosako haur liburutegian. Gomendio-zerrendak sortu dituzte udan irakurlezaletasuna sustatzeko 0-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean.
Iñaki Epelde Mundiñanoren obrak ikusgai Ostatuko jangelan eta lehen solairuan.
Ehoziriak (Arantxa Grajirena Mutuberria), argazkigintza (Ura Iturralde Larrañana), pintura (Naiara Delgado Perez), zeramika (Jurema Martin Lemiña) eta eskulanak (Pili Aguado Sierra).