Elikalurren eskutik. Malek fruta saltzailea, Larreta esnekiak, Eguzkileire, Aralareko, Zuzitza, Balerdipeko erleak, baserriko arrautzak, Zazpi Itturri elkartea, Osabi kosmetika naturala, Zidernaut edariak, sunpriñu tailerra eta zozketa.
Asteasuko emakumeak elkartzeko gune atsegina: mahai-jolasak, eskulanak, kafea eta pastak.
Ibarrako gazte asanbladak antolatuta. 17:30. Talo ikastaroa, plazan. 23:00. The Hastelens, gaztetxean.
18.00-00:00. Zumarditxikia: Foodtruckak eta kontzertuak. 19:00. Eider. 21:30. Bisai. 23:00. DJ Obrium.
'Oroimena borrokan eraiki. Gerra garaia eta frankismoa Tolosan'. Argazki erakusketa. 18:00. Bisita gidatua. 19:00. Pintxatze antifaxista.
'Zer izan nahi duzu handitan? Pere Estupinyá'. (Gaztelaniaz) Bizitza luzearen benetako iraultza ez da osasuna, baizik eta zaharrek beren burua ikusteko duten modua. Eta horrek hirugarren adin ikusgarri bat bizitzeko aukera ematen du, jardueraz, kezkaz, gogobetetasunez eta gizarte-konpromisoz betea. Horretarako prestatu egin behar dugu gure burua, gure buruari galdetuz: "Zer izan nahi dut handitan?" eta bizitza berri horren benetako gakoei erreparatuz -bizitza osasungarria, baina baita finantzak, ingurune soziala eta hazkunde pertsonala ere-.
Herriartekoa paleta gomaz. Alegia vs Eibar. Alex Sanchez, Gorka Altuna, Unai Altuna eta Haritz Zabala.
Musikene Big Band. Donostiako Musikene goi mailako musika zentroko ikasleek osatutako musika taldea da, jazz estiloko ikasleek osatutakoa. Ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute.
Argentinako Celeste Abbaren 'Rumbo animal'. Helduentzat, gaztelaniaz.
30. urteurrenari omen eginez dantza emanaldi berezia eskainiko du Alurr dantza taldeak: gaur egun dantzariak diren eta garai batean izan zirenek, zuzeneko musikarekin batera. Sarrera doakoa izango da.
'Cecilia G. de Guilarte. Gerrako erreportaria eta idazlea'.
Uxue Lasak bere ibilbide artistikoaren alderdi pertsonalena erakutsi nahi izan du, urteetan jaso dituen objektu-altxor kuttunenak kutxetan, ametsak diruditen konposizioak osatuz, eta kutxetatik kanpo, barruan egon zitezkeen gorputz, izaki eta paisaia surrealista handiagoak. Begiak, likenak, loreak, harriak, hezurrak, animaliak, gorputzak, bizitza, heriotza... azken finean, natura arte bilakatuta.
Carmen Mateo Orusen akuarelak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.
'Oroimena borrokan eraiki. Gerra garaia eta frankismoa Tolosan'. Argazki erakusketa.