10:30. Ikasturte amaierako emanaldia eta seigarren mailako ikasleei agurra eskolan. Jarraian. Hamaiketakoa guraso elkartearen eskutik, buruhandi, zezen eta musikaz alaiturik. Ondoren. Aparkaleku azpian bazkaltzeko aukera egongo da. 16:00. Herriko haur aurrebenjamin, benjamin eta alebinen sanjoanetako pilota txapelketa. Jarraian. Gimnasia erritmikoko ikuskizuna eta judoko erakustaldia.
Tolosako Gazte Asanbladak antolatuta, Gazteen Arteko III. Arraun Txapelketa.
'Twerk (booty dance) ikastaroa'. Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailarekin elkarlanean. 3 saio. Ikerne Mendieta Uskolarekin.
Tolosaldeko taldeak 7 urte inguruko istorioa du, beraien musika rock alternatiboaren barruan koka daiteke. Partaideak hauek dira: Mentxu Aiertza ahotsa tolosarra, Hugo Casuso gitarra amezketarra, Oihana Garaialde gitarra alegiarra, Antton Irastorza bateria tolosarra eta Alberto Yusta bajoa andoaindarra.
Tolosako antzerki tailerraren emanaldia: 'J&A'. Urteko ezkontzara gonbidatuta zaude!A & J-k atsegin handiz gonbidatzen zaituzte euren ezkontza ospakizun paregabera. Ez dira faltako maitasuna, familia ... eta ezta kaosa ere!Tradizioen arteko talka, nerbioak dantzan, sorpresak nonahi ... Ez da ezkontza arrunta izango inondik inora, azken orduko lanak, ustekabeak eta une surrealistak tarteko, edozer gerta baitaiteke bi familia, lankideak eta lagunak elkartzen direnean. Zatoz, eta ekarri zurekin barre egiteko, txunditzeko eta inoiz ahaztuko ez duzun festan parte hartzeko gogoa. Izan ere, egun handi honetan, gauza bakarra da seguru ... ezer ez dela izango espero duzuna.
Zine-gau feminista antolatu dute, bai heldu, bai haurrentzat. Herriaren goxotasunean euskarazko bi film feministez gozatzeko aukera egongo da krispetekin. Helduek Erlauntza (Mireia Gabilondo, 2020) filma ikusiko dute; haurrek, aldiz, Nur eta herensugearen tenplua (Juan Bautista Berasategi, 2017). Batak zein besteak emakumeak ditu protagonista.
Txorimalo erakusketa aparkaleku azpiko lokalean, txorimaloak sutara bota arte.
'Itsaso bete familia' Motxila Ibiltariko misioaren argazki erakusketa.
Ur parkeak ondorengo ordutegia izango du ekainaren 1etik irailaren 13ra: 10:00-20:00.
Uxue Lasak bere ibilbide artistikoaren alderdi pertsonalena erakutsi nahi izan du, urteetan jaso dituen objektu-altxor kuttunenak kutxetan, ametsak diruditen konposizioak osatuz, eta kutxetatik kanpo, barruan egon zitezkeen gorputz, izaki eta paisaia surrealista handiagoak. Begiak, likenak, loreak, harriak, hezurrak, animaliak, gorputzak, bizitza, heriotza... azken finean, natura arte bilakatuta.
Gracia Arruiz, Mar Blasco Lerma, Barbara Camhi Jacard, Maite Canto Equisoain, Elena Scaratti, Elena Solatxi eta Amaia Konde Chiralt.
Bukalai dantza taldearen ate irekiak. Ostirala. 17:00-18:15. 2013-2015ean jaioak. Osteguna. 17:30-18:30. 2016-2017an jaioak. Asteartea. 18:30-19:30. 2018-2019an jaioak. Asteartea. 17:00-18:00. 2020an jaioak. Asteazkena. 17:15-18:15. 2021ean jaioak. Osteguna. 19:00-20:00. Helduak.
Bukalai dantza taldearen ate irekiak. Osteguna. 17:30-18:30. Musikoak.