Monica Leivak dinamizatutako saioa, gaztelaniaz. 16 urtetik gorakoentzat. Agustin Gomez Arcosen 'El hombre arrodillado' liburua aztertuko dute.
Xilografia tailerra. Oihana Ugarte Iriarterekin. 6 saio. Euskaraz.
Batukada feminista. Amarotz auzo elkartearekin elkarlanean. Ainara Sarasketa Alberdi formatzailearekin. 6 saio.
Arguedasen emakume bat bere senarrak erail duela salatzeko mobilizazioa Itaiak deituta. 'Indarkeria matxistari aurre egin!'.
Arguedasen emakume bat bere senarrak erail duela salatzeko elkarretaratzea. 'Eraso matxistarik ez! Aski da!'.
Goizez. 'Senegalgo emakumeak, beste harri bat bidean' argazki erakusketa.
Uxue Lasak bere ibilbide artistikoaren alderdi pertsonalena erakutsi nahi izan du, urteetan jaso dituen objektu-altxor kuttunenak kutxetan, ametsak diruditen konposizioak osatuz, eta kutxetatik kanpo, barruan egon zitezkeen gorputz, izaki eta paisaia surrealista handiagoak. Begiak, likenak, loreak, harriak, hezurrak, animaliak, gorputzak, bizitza, heriotza... azken finean, natura arte bilakatuta.
Gracia Arruiz, Mar Blasco Lerma, Barbara Camhi Jacard, Maite Canto Equisoain, Elena Scaratti, Elena Solatxi eta Amaia Konde Chiralt.