Buruarinen tailerra familientzat. - HH4- LH4 bitarteko haurrentzat.- Haurrekin batera familiako heldu batek parte hartu behar du.- Izena emateko garaian, buruarina aukeratu beharko da.- Herriko festetan buruhandiekin batera, buruarinekin kalejiran ateratzeko aukera izango da.
Elikadura jasangarria eta 0 zabor. Emozioak elikaduraren bidez kudeatzea: sukaldaritza emozionala.
Pote filosofikoa Lukene Piñeiroren gidaritzapean, 'Pornografia'-z aritzeko.
Herri Batzarra baserrien barne banaketa eta etxebizitza kopurua arautuko duen Plan Orokorraren aldaketaz eztabaidatzeko.
Txorimalo erakusketa aparkaleku azpiko lokalean, txorimaloak sutara bota arte.
Udako zirku eskola. 2019 edo lehenago jaiotakoentzat. Akrobaziak, malabareak, oihalak, kontorsioa, txangoak ,igerilekura irteera, zirku diziplinak. 100 euro.
Ziotza pilota eskolak antolatuta, LH1etaik gorako umeentzat.
Ur parkeak ondorengo ordutegia izango du ekainaren 1etik irailaren 13ra: 10:00-20:00.
Uxue Lasak bere ibilbide artistikoaren alderdi pertsonalena erakutsi nahi izan du, urteetan jaso dituen objektu-altxor kuttunenak kutxetan, ametsak diruditen konposizioak osatuz, eta kutxetatik kanpo, barruan egon zitezkeen gorputz, izaki eta paisaia surrealista handiagoak. Begiak, likenak, loreak, harriak, hezurrak, animaliak, gorputzak, bizitza, heriotza... azken finean, natura arte bilakatuta.
Iñigo Calvo Samaniego 'Sama'-ren 'Binilo josiak' erakusketa. Palestinaren aldeko erakusketa da.
Biblioporrak Tolosako haur liburutegian. Gomendio-zerrendak sortu dituzte udan irakurlezaletasuna sustatzeko 0-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean.
Iñaki Epelde Mundiñanoren obrak ikusgai Ostatuko jangelan eta lehen solairuan.
Ehoziriak (Arantxa Grajirena Mutuberria), argazkigintza (Ura Iturralde Larrañana), pintura (Naiara Delgado Perez), zeramika (Jurema Martin Lemiña) eta eskulanak (Pili Aguado Sierra).