2024/07/12 - 2024/07/14 00:00
XIII. edizioa. Ultratrail lasterketa.
Lasterketa Zelatunetik sartuko da Tolosaldean, eta Hernio mendilerrotik jarraituko du Montezkuraino, Tolosara jaitsi arte. Tolosatik Altzorantz jarraituko du, eta Otsabio mendiaren magaletik igaro ondoren, Jazkue gainetik pasaz, Ugarte auzora eta Amezketara jaitsiko da. Handik, Larraitzera igoko da, eta ondoren, Txindoki mendira, Tolosaldetik kanpo jarraituz.
G2Handiak trail lasterketa, aldiz, Tolosaldetik igaroko da uztailaren 12tik 13rako gauean, baina ibilbide laburragoan: lasterketa Larraitzera iritsiko da, eta Txindokira igoko da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?