10:00. Meza prozesioarekin. Ondoren. Hamaiketakoa. 14:00. Bazkaria.
Tolosan kokatutako Gipuzkoako Artxibo Orokorrak erroten egunarekin bat egin nahi izan du, eta bisita gidatu bat antolatu du. Bisitan zehar, bertako lana zertan datzan azalduko dute eta artxiboko hainbat gune ezagutuko dituzte bisitariek, publiko orokorrarentzako sarbide mugatuko eremuak barne. Horrez gain, errotak protagonista diren hainbat dokumentu ere erakutsiko dira. Aldez aurretik izena eman behar da 671 744 203 telefonora deituta.
11:15. Meza. 11:40. Herriko umeen eskutik kirol erakustaldia plazan. 12:30. Txistorra eta sagardoa plazan, trikitilariek alaituta. 14:00. Bazkaria Iturri-Ondo jatetxean. Bazkalostean. Jexux Mari Irazu eta Maider Arregi bertsolariak eta trikitilariak.
12:30. Herri kirolak pilotalekuan. Pentatloia: Iñigo Zabala eta Xabat Olaizola. Harri jasotzen: Udane Ostolaza. 14:00. Bazkaria Iriarte jatetxean.
12:45. Meza Andra Mari elizan. 14:00. Ostatuan, baserritarren bazkaria.
13:00. Prozesioa udaletxetik San Martin elizara, txistulariek lagunduta. 13:15. Meza, herriko haur dantzari eta bertsolariek lagunduta. 14:00. Bazkaria udaletxean. Ondoren. Trikitilariak.
14:00. Baserritarren bazkaria Ostatuan. 19:00. 'Eskailerapekoa' antzezlana udaletxeko ganbaran.
Elikalurren eskutik. Malek fruta saltzailea, Larreta esnekiak, Eguzkileire eta baserriko arrautzak.
17:00. Merkatuaren irekiera 17:15. Musika kalejira. 17:30. Hortz-ateratzailea. 18:00. Txotxongiloak: printzesa, zaldun... 18:30. Musika kalejira. 19:00. Munduko gizonik indartsuena. 19:30. Erregearen bufoiak. 20:00. Basajaun, basoen jauna. 20:30. Kondenatua. 21:00. Musika kalejira. 21:30. Sorginen zortea. 22:00. Suaren seme-alabak su ikuskizuna.
'Bizitza baten txatalak' liburuaren aurkezpena. Onintza Enbeitarekin.
Gure artean. Elkargune bat elkar zaintzeko. Emakumearen Osasunaren Eguna ospatzeko topaketa prestatu dute. Ester Povedak zuzenduta.
[BERTAN BEHERA] 'Kolapsoa'. Soinu teknikarien greba dela eta, 'Kolapsoa' antzezlanaren emanaldia behera geratu da, oraingoz. Urriaren 9an emango dute.
[ATZERATUTA] Irailaren 18ra atzeratuko da, maiatzaren 15erako deituta dagoen ekitaldi eta ikuskizunetako langileen greba deialdia dela eta. Metrokoadroka kolektiboaren 'Bi baso bat ur'. 5 euro. Edurne Azkarate eta Oier Guillanen zuzndaritzapean. Intza Alkain, Javier Barandiaran, Marina Suarez eta Iraia Elias aktoreekin. Lau pertsona dantzaleku baten erdian. Bakoitzak baso bat ur du eskuan. Lauak guztiz geldi daude, DJak inguruko jende guztia dantzan jartzen duen bitartean. Tratu txarren osteko alaitasunaz mintzo da antzezlan hau. Tratu txarrak jaso dituen pertsona bati alaitasuna ebasten dio tratu txarren eragileak. Edozein arrazoi dela medio tratu txarrak jaso duen edonori alaitasunerako eskubidea zalantzan jartzen zaio, tratu txarren ostean ere. Antzezlan honek alaitasunaren izaera soziala jarri nahi du erdigunean, minaren ostean alaitasunaren eta umorearen jabe egitea mina gainditzeko eta ahalduntzerako ezinbesteko tresna dela agerian utziz.
Paloma San Basilio: Dulcinea. Emakume perfektua izatea Dulcineak jasaten jarraitu nahi ez duen pisua da. Idealek gero eta leku gutxiago duten mundu batean, etikak estetikari eta moralak ustelkeriari bide eman dien mundu batean, ez du zentzurik ezinezko ametsak defendatzen jarraitzeak. Kantua eta interpretazioa uztartuz, Paloma San Basilio topikoz eraikitako emakume ideal honen azalean jartzen da, bere nortasunaren alde lantza bat hausteko. Ikuskizun honetan artistak musika eta hitza erabiltzen ditu beste ikuspegi batetik kontatzeko. Julio Awad pianoan lagun duela, umoretik eta ironiatik hasi eta saminera eta apaltasunera arte.
'Las noches de Ortega'. Zuzeneko ikuskizuna da, Juan Carlos Ortegaren unibertso bereziari eta bere ezaugarri den umoreari lotutako mekanika duena. Besteak beste, Marco Antonio Aguirre bezalako pertsonaia ezagunen eta bideoen proiekzioa.
'Cecilia G. de Guilarte. Gerrako erreportaria eta idazlea'.
Uxue Lasak bere ibilbide artistikoaren alderdi pertsonalena erakutsi nahi izan du, urteetan jaso dituen objektu-altxor kuttunenak kutxetan, ametsak diruditen konposizioak osatuz, eta kutxetatik kanpo, barruan egon zitezkeen gorputz, izaki eta paisaia surrealista handiagoak. Begiak, likenak, loreak, harriak, hezurrak, animaliak, gorputzak, bizitza, heriotza... azken finean, natura arte bilakatuta.
Estanis Iriarteren erakusketa, harrian pirograbatua eta egurrean margoa.
'Oroimena borrokan eraiki. Gerra garaia eta frankismoa Tolosan'. Argazki erakusketa.