Osteguna, urtarrilak 24



19:15

ZIne foruma: 'The Rider'

Leidor antzokia, Tolosa

Proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo dute. Sinopsia: Brady, rodeoko izar eta gaitasun handiko zaldi-entrenatzaile izana, zaldi gainean ibiltzeko ezinduta gelditzen da istripu baten ondorioz. Etxera itzulitakoan, ohartzen da egin nahi duen gauza bakarra zaldi gainean ibiltzea eta rodeoetan parte hartzea dela, eta horrek nahikoa frustratzen du. Bere bizitzaren kontrola berriro hartzeko saiakera batean, bidaia bat egiten hasten da, identitate berri bat eta Amerikako bihotzean gizon izateak zer esan nahi duen bilatu nahian. Zuzendaria: Chloé Zhao. 

ZIne foruma: 'The Rider' Leidor antzokia

Proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo dute.

Sinopsia: Brady, rodeoko izar eta gaitasun handiko zaldi-entrenatzaile izana, zaldi gainean ibiltzeko ezinduta gelditzen da istripu baten ondorioz. Etxera itzulitakoan, ohartzen da egin nahi duen gauza bakarra zaldi gainean ibiltzea eta rodeoetan parte hartzea dela, eta horrek nahikoa frustratzen du. Bere bizitzaren kontrola berriro hartzeko saiakera batean, bidaia bat egiten hasten da, identitate berri bat eta Amerikako bihotzean gizon izateak zer esan nahi duen bilatu nahian.

Zuzendaria: Chloé Zhao. 



10:00
19:00

Txotxongilo animatuak

Topic, Tolosa

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da.  Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.

Txotxongilo animatuak Topic

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. 

Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.



17:00
20:00

Erakusketa: Ibarrako argazki historikoak

Ibarrako kultur etxea, Ibarra

Juan Jose Arinen argazkiekin osatutako erakusketa ikusgai dago, Ibarrako kultur etxean.

Erakusketa: Ibarrako argazki historikoak Ibarrako kultur etxea

Juan Jose Arinen argazkiekin osatutako erakusketa ikusgai dago, Ibarrako kultur etxean.



19:00
21:00

Erakusketa: Sagararte

Plazida Otaño Liburutegia, Zizurkil

Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.

Erakusketa: Sagararte Plazida Otaño Liburutegia

Sagararte, erakusketa eta artea dastatzeko aukera. Astarbe sagardotegiak sustatutako erakusketa.
Hebrear, greziar, erromatar, bikingo, zelta, kristau zein euskaldunak sagarrez mintzatu izan dira mitologia zein kondaira propioen bidez. Sagardoaren Kondaira erakusketak kondaira horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dio bisitariari, sagardoaren jatorriak ezagutuz.



Erakusketa: Kazakhstan

Alegiako kultur etxea, Alegia

San Juan eskolako ikasleek prestatutako erakusketa, Kazakhstani buruz.

Erakusketa: Kazakhstan Alegiako kultur etxea

San Juan eskolako ikasleek prestatutako erakusketa, Kazakhstani buruz.