JUBILATUEN EGUNA 10:00. Toka txapelketa Salbadora Jubilatuen Elkartearen eskutik, Olaederra kiroldegiaren ondoan. 11:00. Jubilatuen eskulanen eta margoen erakusketa Salbadora Jubilatuen Elkartearen eskutik, Berdura plazan. 11:00. Santioetako pilota topaketa haur eta nerabeentzat (2013-2020) Bearzana udal pilotalekuan, Behar Zana Kirol Elkartearen eskutik. 14:00. Jubilatuen bazkaria. Ondoren. dantza Txerminen. 17:00. Buruhandi, ipotxen eta erraldoien kalejira Besamotza Konpartsaren eskutik Malkar plazatik abiatuta, Hernaniko Dultzaineroek alaituta. 17:30. Santioetako emakumezkoen eskuz banakako txapelketa herrikoiaren finala Bearzana udal pilotalekuan, Behar Zana Kirol Elkartearen eskutik. Jarraian. Santioetako banakako fronteniseko finala Olaederrako pilotalekuan, Behar Zana Kirol Elkartearen eskutik. Jarraian. Santioetako gizonezkoen eskuz banakako txapelketa herrikoiaren finala Bearzana udal uilotalekuan, Behar Zana Kirol Elkartearen eskutik. 19:30. Bilaka kolektiboaren Dirau dantza ikuskizuna, Erreboteko plazan. Jarraian. Kontzertua: Ai ama! gaztetxoen taldea, Erreboteko plazan.
Odola emateko aukera. Hitzordua hartzeko: Gotanta.eus edo 943 00 78 84.
Goiz pasak egingo dituzte eta triatloiaren oinarriak landuko dituzte: bizikleta gaineko abileziak, ur jolasak, trantsizioak, mendi irteera, triatloi txikiak... 5 asteko txandatan antolatu dituzte. 6-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
Ur parkeak ondorengo ordutegia izango du ekainaren 1etik irailaren 13ra: 10:00-20:00.
Biblioporrak Tolosako haur liburutegian. Gomendio-zerrendak sortu dituzte udan irakurlezaletasuna sustatzeko 0-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean.
Udako liburutegia Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekuetara eta ondoko solariumera joaten diren ume, gazte eta helduei zuzendutako zerbitzua da, tolosarrei liburutegi-zerbitzua eta irakurketa hurbiltzea helburu duelarik.