Tolosako Udalak Gure Azoka eta Gure Dendak bonu-kanpainak jarriko ditu martxan datorren udazkenean. Kanpainen xehetasunak ezagutarazteko eta parte hartu nahi duten eragileei informazioa emateko, bi informazio-saio antolatu dituzte: uztailaren 23an, ostegunean, izango dira biak. 13:30. Gure Dendak kanpainari buruzkoa. 18:00. Gure Azokarena.
Ibarrako gazte asanbladak antolatuta. 17:00. Pankarta kedada, Gaztetxean.
Goiz pasak egingo dituzte eta triatloiaren oinarriak landuko dituzte: bizikleta gaineko abileziak, ur jolasak, trantsizioak, mendi irteera, triatloi txikiak... 5 asteko txandatan antolatu dituzte. 6-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
Ur parkeak ondorengo ordutegia izango du ekainaren 1etik irailaren 13ra: 10:00-20:00.
Mendian korrika ibiliko dira naturaz eta kirolaz gozatuz. 2012-2015 bitartekoentzat. Jokin Lizeagak prestatutako entrenamendu saioak; Ibon Artola arduradun lanetan.
Biblioporrak Tolosako haur liburutegian. Gomendio-zerrendak sortu dituzte udan irakurlezaletasuna sustatzeko 0-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean.
Iñigo Calvo Samaniego Sama (1982) ordiziarrak Basoa pintura erakusketan baso magikoak, urtaro ezberdinetako koloreak begirada berezi batekin erakusten ditu. Argizarizko pinturak erabili ditu honako erakusketan. Erakusketa ikusgai izango da tabernaren ordutegian: astelehenetik ostiralera 18:00etatik aurrera, eta larunbat eta igandean 12:00etatik aurrera. Abuztuaren 10tik 19ra oporrak izango dituzte.
Udako liburutegia Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekuetara eta ondoko solariumera joaten diren ume, gazte eta helduei zuzendutako zerbitzua da, tolosarrei liburutegi-zerbitzua eta irakurketa hurbiltzea helburu duelarik.