'Migrazio-doluari heltzea' tailerra. Renata Olcese psikologoa eta Paola Neyra gizarte integratzailea. Ereitek antolatuta.
EAJk antolatutako hitzaldi-solasaldia. 'Etxebizitza herri txikietan'. Maite Peñacobarekin, Etorlurreko zuzendari nagusiarekin.
YATZE, Iban Nikolaik eta Monkey Man. Antzinako instrumentuen eta abangoardiako elektronikaren arteko fusio paregabea dantzarako eta gozamenerako.
Goiz pasak egingo dituzte eta triatloiaren oinarriak landuko dituzte: bizikleta gaineko abileziak, ur jolasak, trantsizioak, mendi irteera, triatloi txikiak... 5 asteko txandatan antolatu dituzte. 6-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
Ur parkeak ondorengo ordutegia izango du ekainaren 1etik irailaren 13ra: 10:00-20:00.
Mendian korrika ibiliko dira naturaz eta kirolaz gozatuz. 2006-2011 bitartekoentzat. Jokin Lizeagak prestatutako entrenamendu saioak; Ibon Artola arduradun lanetan.
Biblioporrak Tolosako haur liburutegian. Gomendio-zerrendak sortu dituzte udan irakurlezaletasuna sustatzeko 0-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean.
Udako liburutegia Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekuetara eta ondoko solariumera joaten diren ume, gazte eta helduei zuzendutako zerbitzua da, tolosarrei liburutegi-zerbitzua eta irakurketa hurbiltzea helburu duelarik.