Ataria TB

Emakumeen ahalduntzea goraipatu du Aitziber Ibarbiak Zizurkilgo jaien txupinazoan

Josu Artutxa Dorronsoro 2023ko ira. 6a, 21:38

Pasa den asteburuan hainbat ekintza egin bazituzten ere, ofizialki gaur hasi dira Zizurkil Elbarrenako jaiak. Ondoren, buruhandi eta erraldoien txanda izan da, eta Jun&Jo txaranga arduratu da herria musikaz alaitzeaz. 

Aitziber Ibarbia mendi korrikalaria omendu dute, eta bera izan da pregoia irakurri duena, suziriari su eman aurretik. «Hitza eman nahi dizuet plaza honetan zaudeten kaparik gabeko emakume guztioi. Oztopoak oztopo, zuen afizioak aurrera eramateko gai izan zareten emakume guztioi. Aurreiritziak baztertuz, zuen ahalduntzean borrokatu duzuen guztioi. Zoragarriak zarete eta nire hitza zuena ere bada», esan du.

Ondoren, buruhandi eta erraldoien txanda izan da, eta Jun&Jo txaranga arduratu da herria musikaz alaitzeaz. Orain herri afaria egiten ari dira eta gero txarangaren musikaz gozatzeko aukera izango dute berriro. 2:00etan karaokea egingo dute.

Honakoa da ondorengo egunetako egitaraua:

  • IRAILAK 7, OSTEGUNA
    • 11:00. Haurrentzako jolasak Irrika taldearen eskutik.
    • 13:30. Jubilatuen jolasak Elizpe Jubilatu Elkartearen eskutik.
    • 14:30. Jubilatu bazkaria Ondoren Jubilatuen dantzaldia.
    • 17:30. Herri kirol erakustaldi eta ikastaroa Araxes taldearen eskutik Aurrera plazan.
    • Ondoren. Buruhandiak.
    • 19:30. VII. Patata tortilla lehiaketa.
    • 20:45. Patata tortilla lehiaketako sari banaketa. Lehiaketan egindako tortillak jateko mahaiak eta aulkiak egongo dira plazan.
    • 22:30. Bertso-saioa elizan: Aner Peritz, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
  • IRAILAK 8, OSTIRALA
    • GAZTE EGUNA
    • 11:00. Puzgarriak.
    • 14:30. Gazte bazkaria.
    • 17:30. Elektrotxaranga herrian zehar.
    • 17:00. Indartsuak haurrentzako zirku ikuskizuna Aurrera plazan.
    • Ondoren. Txokolatada Aurrera plazan 19:00 Buruhandiak Joxe Arregi Plazan 22:45 Suzko zezena.
    • 23:00. Kontzertuak: Mad Muasel eta Dupla.
  • IRAILAK 9, LARUNBATA
    • MOZORRO EGUNA
    • 11:00. Umeen jolasak.
    • 12:00. Buruhandiak.
    • 12:30. Apar festa.
    • 14:00. Bernardaren herri bazkaria
    • 16:00. Postre lehiaketa.
    • 17:00. Bingo musikatua.
    • Ondoren. Helduentzat jolasak.
    • 20:00. Dantzaldia Muxutruk erromeriarekin.
    • 22:00-00:00. Photocall-a. Mozorro lehiaketan parte hartzeko argazkia atera beharko da bertan. #Meloluzko
    • 23:30. Muxutruk erromeria.
    • 00:15. Mozorro lehiaketako sari banaketa.
    • Ondoren. DJ ZigorDz.
  • IRAILAK 10, IGANDEA
    • 07:30. Diana.
    • 11:00. Sardina eta sagardo dastaketa Urkamendi elkartearen eskutik.
    • 12:45. Herriko Bukalai dantza taldearen euskal dantza emanaldia.
    • 16:00. II. Xake eta XIII. Joxe Arregi Mus Txapelketak.
    • 16:30. Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Taldearen eskutik.
    • 19:30. Komedia showa Antton Telleria, Ana Goitia, Iker Plazaola eta Julen Portilloren eskutik.
    • 22:00. Kontzertua Andoni Ollokiegiren eskutik.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!