Errugbi topaketa, bertso afaria eta kros mistoa, festen atarian

Ataria 2023ko abu. 29a, 16:00

Badatoz Zizurkilgo Elbarrenako jaiak eta motorrak berotzen joateko, ekintza ezberdinak antolatu dituzte astebururako zein astelehenerako.

Udako oporrak bukatu dira askorentzat, baina herrietako festak ez dira amaitzen oporrekin batera. Besteak beste, Zizurkilen, Elbarrenan, prest dira datorren astean suziria lehertu eta jaiak ospatzeko, baina, aurretik, asteburu honetan, girotzen joateko ekitaldiak antolatu dituzte. 

Larunbatean, Melokotoi Errugbi Topaketa antolatu dute, bosgarren urtez jarraian. Danenako zelaian, errugbi partidak jokatuko dira goizean zehar, eta urtero bezala, hainbat talde gonbidatu dituzte zizurkildarrek. Aurten, La Unica R.T., Hernani Club Rugby, Miarritze eta A.V.K. Bera Bera taldeek hartuko dute parte. Festa giroan, hirugarren denbora jokatuko dute, Joxe Arregi plazan egingo duten bazkari herrikoiarekin. Bazkarirako tiketak, irailaren 1 arte egongo dira eskuragarri ohiko lekuetan.

Egun berean, bertso afaria antolatu dute Urkamendi elkartean. Oihana Iguaran eta Andoni Egaña izango dira bertsotan, Igotz Alkorta gaiak jartzen dutela.

Datorren astelehenean berriz, haurren krosa egingo dute 18:30etik aurreram eta XIV. Kros Mistoa izango da jarraian, Danena atletismo taldeak antolatuta. Kros mistoan izena ematea lasterketa baino ordubete lehenago izango da, dohainik. Ondoren, barrikotea egingo dute, plazan. Eta bi egun beranduago, irailaren 6an, txupinazoa lehertuko da.

EGITARAUA

  • IRAILAK 2, LARUNBATA
    • V. MELOKOTOI ERRUGBI TOPAKETA
      • 11:00 Errugbi partidak Danenako zelaian. La Unica R.T. (Iruñea), Hernani Club Rugby, Miarritze (BOPB) eta A.V.K. Bera Bera (Donostia).
      • Hirugarren denbora
        • 14:00. Bazkari herrikoia Joxe Arregi plazan.
    • 21:00 Bertso afaria Oihana Iguaran eta Andoni Egañarekin, Urkamendi elkartean. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta. *Sarrera erosi behar da.
  • IRAILAK 4, ASTELEHENA
    • 18:30. Haurren krosa.
    • 19:00. Zizurkilgo XIV. Kros Mistoa, Danena atletismo taldearen eskutik.
    • Ondoren. Barrikotea.
  • IRAILAK 6, ASTEAZKENA
    • 18:00. Marrazki lehiaketako erakusketa.
    • 18:30. Marrazki lehiaketako sari banaketa.
    • 20:00.  Txupinazoa Aitziber Ibarbiari eskainia.
    • Ondoren. Buruhandiak JunDaJo txarangarekin.
    • 21:00. Herri afaria Atxulondo jatetxearen eskutik.
    • Ondoren. JunDaJo txaranga.
    • 02:00. Karaokea.
  • IRAILAK 7, OSTEGUNA
    • 11:00. Haurrentzako jolasak Irrika taldearen eskutik.
    • 13:30. Jubilatuen jolasak Elizpe Jubilatu Elkartearen eskutik.
    • 14:30. Jubilatu bazkaria Ondoren Jubilatuen dantzaldia.
    • 17:30. Herri kirol erakustaldi eta ikastaroa Araxes taldearen eskutik Aurrera plazan.
    • Ondoren. Buruhandiak.
    • 19:30. VII. Patata tortilla lehiaketa.
    • 20:45. Patata tortilla lehiaketako sari banaketa. Lehiaketan egindako tortillak jateko mahaiak eta aulkiak egongo dira plazan.
    • 22:30. Bertso-saioa elizan: Aner Peritz, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
  • IRAILAK 8, OSTIRALA
    • GAZTE EGUNA
    • 11:00. Puzgarriak.
    • 14:30. Gazte bazkaria.
    • 17:30. Elektrotxaranga herrian zehar.
    • 17:00. Indartsuak haurrentzako zirku ikuskizuna Aurrera plazan.
    • Ondoren. Txokolatada Aurrera plazan 19:00 Buruhandiak Joxe Arregi Plazan 22:45 Suzko zezena.
    • 23:00. Kontzertuak: Mad Muasel eta Dupla.
  • IRAILAK 9, LARUNBATA
    • MOZORRO EGUNA
    • 11:00. Umeen jolasak.
    • 12:00. Buruhandiak.
    • 12:30. Apar festa.
    • 14:00. Bernardaren herri bazkaria
    • 16:00. Postre lehiaketa.
    • 17:00. Bingo musikatua.
    • Ondoren. Helduentzat jolasak.
    • 20:00. Dantzaldia Muxutruk erromeriarekin.
    • 22:00-00:00. Photocall-a. Mozorro lehiaketan parte hartzeko argazkia atera beharko da bertan. #Meloluzko
    • 23:30. Muxutruk erromeria.
    • 00:15. Mozorro lehiaketako sari banaketa.
    • Ondoren. DJ ZigorDz.
  • IRAILAK 10, IGANDEA
    • 07:30. Diana.
    • 11:00. Sardina eta sagardo dastaketa Urkamendi elkartearen eskutik.
    • 12:45. Herriko Bukalai dantza taldearen euskal dantza emanaldia.
    • 16:00. II. Xake eta XIII. Joxe Arregi Mus Txapelketak.
    • 16:30. Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Taldearen eskutik.
    • 19:30. Komedia showa Antton Telleria, Ana Goitia, Iker Plazaola eta Julen Portilloren eskutik.
    • 22:00. Kontzertua Andoni Ollokiegiren eskutik.

Oharrak

  • Errugbi topaketako, irailak 2rako, hirugarren denborako bazkarirako tiketak, irailaren 1 arte egongo dira eskuragarri ohiko lekuetan.
  • Marrazki lehiaketan parte hartu ahal izateko orriak banatuko dira astelehenean, irailak 4, haurren kroseko izen ematearekin batera, 18:00etatik aurrera. Marrazkiak irailaren 6an, asteazkena, 17:00etan Joxe Arregi plazan aurkeztu beharko dira.
  • Kros mistoan izena ematea lasterketa baino ordubete lehenago izango da, dohainik.
  • Herri afariko txartelak Atxulondo tabernan erosi ahal izango dira, irailaren 1e bitartean, 22 euroan. Bi afari aukera egongo dira: arrunta edo beganoa; tiketa erostean aukeratu beharrekoa.
  • Atxulondok eskaintzen duen herri afariaz gain, beste gune bat egongo da afaria etxetik eraman nahi duenarentzat.
  • Irailaren 9ko meza nagusia 12:00etan izango da.
  • Gazte bazkarirako txartelak ohiko lekuetan egongo dira salgai irailak 3 arte, 12 euroan. Platera eta mahai tresnak bakoitzak eraman beharko ditu.
  • Patata tortilla lehiaketako osagaiak, sua eta tresnak bakoitzak ekarri beharko ditu.
  • Herri bazkarirako mahai eta aulkiak erreserbatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da irailak 2a baino lehen izena ematea inprimaki honetan edo udal bulegoetan.
  • Photocall-a: Mozorro lehiaketan parte hartzeko nahitaezkoa izango da bertan argazki bat atera eta #Meloluzko traolarekin Facebook edo Instagramen partekatzea edo photocallean bertan ageri den telefono zenbakira bidaltzea.
  • Mus txapelketan parte hartu ahal izango dute 2006 urtean edo aurrez jaiotakoek.
  • Xake txapelketa suizar erara jokatuko da. Ez dago adin mugarik eta maila guztietako pertsonek parte har dezakete.
  • Gauero karpan afaltzeko gune librea egongo da.
  • Festek irauten duten bitartean, ordutegi aldaketak izango dira hondakinen bilketan. Adi udalak zabalduko duen bandoari.
  • Festa Batzordeak ez du bere gain hartuko gerta daitezkeen istripuen ardura.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!