mozorro lehiaketa

2024ko mozorro lehiaketak baditu saridunak

Tolosaldeko Ataria 2024ko mar. 8a, 16:00
Epaimahaiaren saria lortu duen "Eta nik, usoa nuen maite..." mozorroa

Inauterietako mozorro lehiaketa amaituta, erabiltzaile eta epaimahaiaren bozka guztiak jaso ondoren, saridunak ezagutu ditugu.

Irudimena izan da protagonista aurten ere eskualdeko inauterietan, eta Atariak antolatutako mozorro lehiaketan ia 60 mozorro ezberdinen artean saridunak aukeratu dira:

Epaimahaiaren saria lortu duena, Nere Jauregik bidalitako Eta nik, usoa nuen maite... mozorroa izan da. Berak Nekaturrek eskainita, Nekaturreko edozein ostatutan erabili ahal izango den 90€ko balioa duen opari txekea jasoko du sari moduan.

Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria, irakurleen 189 bozka lortu ondoren, Gu garbitzera gatoz mozorroa izan da, Mertxe Adurriagak bidalita. Tolosako Alondegia jatetxean 4 pertsonarentzat otordua izango da bere saria.


Gu garbitzera gatoz

Parte hartu duten Atarikideen artean ere Errigorako kaxa bat zozkatu da, eta sariduna Jon Ipentzak bidalitako "Karretilla" zainzuriak mozorroa izan da.


"Karretilla" zainzuriak

 

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, eta baita bozka eman dutenei ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!