Tolosako Inauteriak 2024: egitaraua

Ataria 2024ko urt. 30a, 07:58

Otsailaren 8tik 13ra ospatuko dituzte inauteriak Tolosan. Aurrez, kaldereroen txanda izango da larunbat honetan, otsailaren 3an, eta otsailaren 18an Piñata Igandea ospatuko dute. Kontsultatu egitaraua hemen.

TOLOSAKO INAUTERIAK 2024

OTSAILAK 2. OSTIRALA

  • 19:00. Musika Eskolako Kaldereroen kontzertua, Topic-en.

OTSAILAK 3. LARUNBATA. KALDEREROAK.

  • 10:30. Tolosako erraldoi eta buruhandiak, Tolosako Dultzaineroez lagundurik. Irteera Gernikako Arbola lorategietatik. 
  • 12:00. Aiz-Orratz elkarteko txaranga irtengo da elkartetik bertatik. 
  • 12:30. Haurrentzako jaialdia, Aiz-Orratz elkarteak antolatuta, Leidor aretoan. 
  • 19:00. Urdiña Txiki elkarteak antolatuta, Kaldereroen konpartsa aterako da Musika Eskolako ikasleekin batera, Plaza Zaharretik. 
  • 23:30. Incansables txaranga kalez kale.

OTSAILAK 4. IGANDEA

  • 12:00. Inauterietako kontzertua. Tolosako Udal Musika Banda eta Udal Txistulari Banda, Berdura plazan.

OTSAILAK 8. OSTEGUN GIZENA.

  • 11:00. Udal Txistulari Bandak Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea. 
  • 11:45. Kabi-Alai elkarteak pregoia emango du udaletxetik. 
  • 12:00. Plaza Zaharrean, suziria jaien hasiera iragartzeko. 
  • 12:00. Pintxana eta Kabi-Alai txarangen irteera, Plaza Berritik eta Plaza Zaharretik. 
  • 16:30. Zezen Plazan zezen-festa, Pintxana eta Kabi-Alai txarangek girotuta. Ondoren, kalejira. 
  • 19:00. Aurrera Kirol Elkartearen danborrada.
  • 22:30. Kontzertuak txosnetan: Akerbeltz, Azken Sustraiak, Baloon Frame eta Fresa Morango.

OTSAILAK 9. OSTIRAL MEHEA.

  • 11:30. Ozenki Txistulari taldearen kalejira. 
  • 16:30. Zezen Plazan xexen-festa, Kabi-Alai txarangak alaituta. Ondoren, kalejira.
  • 20:30. Ostiral Mehe Eguneko danborrada.
  • 22:30. Arpegi Taldeak antolatuta, Ostiral Mehe eguneko jaialdia Leidor aretoan.
  • 22:30. Kontzertuak txosnetan: MonkeyMan-Malec, LS, Eros Krk eta Calde Selektah, Nikotina eta Little Martin.
  • 23:30. Jainekin txarangaren irteera.

OTSAILAK 10. ZALDUNITA BEZPERA.

  • 11:00. Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak, Tolosako Dultzaineroez lagundurik. Irteera Gernikako Arbola Plazatik.
  • 11:00. Aiz-Orratz elkarteko Txu-Txu Trena ibiliko da kaleetan barrena, irteera Lapurdi plazatik.
  • 11:30. Udaberri Dantza Taldeak antolatuta, Dantzari Txikien kalejira abiatuko da Triangulotik.
  • 11:30. Musika eskolako ikasle bandaren kalejiraren irteera, musika eskolatik.
  • 12:00. Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera.
  • 17:00. Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera.
  • 17:00. Haur danborrada Aiz-Orratz elkarteak antolatuta, Geltoki kaletik irtengo da.
  • 19:00. Tolosako Danborradaren irteera Plaza Zaharretik, Numen Dantza Eskolako kosakoen parte hartzearekin.
  • 19:30. Kontzertuak txosnetan: Desgaraian.
  • 22:30. Kontzertuak txosnetan: Ayvee, Katu eta Watsufly.
  • 23:30. Oriako Txaranga eta Iraunkorrak txarangak kalez kale.

OTSAILAK 11. ZALDUNITA.

  • 08:00. Diana, Tolosako Udal Musika Bandarekin. 
  • 08:45. Udal Txistulari Bandak ohiko ibilbidea eginez, Inauterietako Zortzikoa joko du. 
  • 10:00. Txarangen irteera. 
  • 11:00. Plaza Zaharrean sokamuturra Veleta txarangak alaituta. 
  • 11:00. Karroza eta konpartsen irteera. 
  • 15:45. Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea. 
  • 15:45. Burrunba eletrotxaranga Zezen plazatik Euskal Herria plazaraino.
  • 16:00. Kalejira Txapel Handi, Sukalde eta Alcoyano txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazaraino. 
  • 16:30. Zezenak Zezen Plazan; txarangak eta Udal Txistulari banda arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira. 
  • 17:00. Gora Bihotzak dantza eta kanta ikuskizuna haurrentzat Alondegia plazan. Euria egingo balu Herrikide ikastetxeko frontoian.
  • 17:30. Kontzertua txosnetan: Verde Prato.
  • 19:00. Dantzaldia Zerkausian. Txapel Handi, Sukalde eta Alcoyano Txarangekin. 
  • 19:30. Kontzertuak txosnetan: Laket, Trikoma, Etxepe eta DJ EO.
  • 22:30. Gozategiren kontzertua Plaza Berrian.
  • 23:30. Oriako Txaranga eta Kalean txarangak kalez kale.

OTSAILAK 12. ASTELENITA.

  • 09:00. Txarangen irteera. 
  • 09:00. Tarragona akordeoi taldea Musika Eskolako ikasleekin.
  • 11:00. Aisialdiko karroza eta konpartsen irteera.
  • 11:00. Plaza Zaharrean sokamuturra Gure Kaiola txarangak alaituta. 
  • 13:00. Kontzertuak txosnetan: La Jodedera.
  • 15:30. Gazteako Jeep-a Oria kaletik abiatuta.
  • 16:00. Kalejira Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazara. 
  • 16:30. Zezenak Zezen plazan; txarangak ariko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira. 
  • 17:00. Eider eta DJ Oihan Vega, Alondegi plazan.
  • 19:00. Dantzaldia Zerkausian, Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin. 
  • 19:30. Kontzertuak txosnetan: Muxutruk, Debrass Band, Baskbilitx eta DJ Jotatxo.
  • 23:30. Bonberenea eta Incansables txarangak kalez kale.

OTSAILAK 13. ASTEARTITA.

  • 06:00. Udal Txistulari Bandak Alborada joko du udaletxeko arkupetan, Berdura Plazan eta Felipe Gorriti Plazan. 
  • 08:00. Elkarteetako txarangek alaituta, Pattar zezena Zezen Plazan. Ondoren kalejira. 
  • 11:00. Karroza eta konpartsen irteera. 
  • 11:00. Plaza Zaharrean sokamuturra Aiz-Orratz txarangak alaituta. 
  • 12:00. Euskal Herria plazan txarangen bilkura; San Esteban, Arco Iris, Sukalde eta Txapel Handi txarangen eskutik. Euria bada, Berdura Plazan. Ondoren kalejira Gaztelako Ateraino. 
  • 15:45. Udal Txistulari bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea. 
  • 16:00. Kabila, Urdiña Txiki eta San Esteban txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazara. 
  • 16:30. Zezenak Zezen plazan; txarangak eta Udal Txistulari Banda ariko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira. 
  • 19:00. Dantzaldia Zerkausian Kabila, Urdiña Txiki eta San Esteban txarangekin. 
  • 23:30. Incansables txarangaren irteera.

OTSAILAK 18. PIÑATA IGANDEA.

  • 11:00. Poca-Tripa txaranga Iurreamendi Egoitzara joango da.
  • 11:30. Musika Eskolako ikasleen banda konpartsa kaleetan zehar.
  • 12:30. Kontzertua Leidorren: Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak, Musika Eskolako ikasleak eta The Herrikide’s musika taldea.
  • 18:30. Suzko zezenak Plaza Zaharrean eta Solana kalean.
Erlazionatuak

Hasi da atzera kontaketa

Josu Artutxa Dorronsoro urt 30 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!