Lan eskaintza

Atariak kudeatzailea behar du

Tolosaldeko Ataria 2024ko mar. 6a, 09:15

ATARIA komunikabidearen kudeaketa eramango duen pertsona baten bila gabiltza. Curriculumak bidaltzeko azken eguna martxoaren 21a izango da.

Interesa baldin baduzu, bidali curriculuma tkt@ataria.eus posta elektronikora 2024ko martxoaren 21a baino lehen.

FUNTZIO NAGUSIAK

  • Proiektuaren jarraipen ekonomikoa egitea eta bideragarritasuna ziurtatzea.
  • Plangintzak garatzea, helburuak finkatzea eta exekuzioa koordinatzea.
  • Lantaldea koordinatzea eta antolatzea.
  • Kanpo harremanak egitea eta mantentzea.

ESKATZEN DA

  • Kudeaketa, administrazio edo ekonomia arloko ikasketak eta ezagutzak izatea.
  • Kudeaketa lanetan esperientzia izatea kontuan hartuko da.
  • Bestelako ikasketa eta esperientziak baloratuko dira: marketinga, komunikazioa...
  • Izaera dinamikoa eta harremanetarako, antolaketarako eta lidergorako gaitasuna izatea.
  • Tolosaldean bizitzea edo eskualdea ondo ezagutzea.
  • Gutxienez euskara C1 maila.

ESKAINTZEN DA

  • Lanaldi osorako kontratua.
  • Maiatzean lanean hastea.
  • Lantokia Tolosan.

Interesa baldin baduzu, bidali curriculuma tkt@ataria.eus posta elektronikora 2024ko martxoaren 21a baino lehen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!