Ataria.eus-eko testuak irakurtzeaz gain entzuteko aukera

Tolosaldeko Ataria 2023ko abe. 21a, 12:22

Elhuyarrek garatu du tresna Tokikomeko bazkideentzat, tartean ATARIArentzat. Hala, nahi duenak testua irakurri beharrean hori entzuteko aukera izango du.

Aste honen hasieratik, Ataria.eus atariko erabiltzaileek testuak irakurri ala entzun aukeratu ahal izango dute. Izan ere, albiste guztietan, titularraren gainaldean ageri da albistea entzuteko barra, eta hor, pertsonaren irudiaren gainean klik eginda, erabiltzaileak bi pertsonaren ahotsa aukera dezake. Play botoiari eman, eta albistea goitik behera irakurriko du ahotsak.

Elhuyarrek Tokikomeko bazkideentzat garatu du teknologia hori adimen artifizialean puntakoa den arkitetura neuronala erabilita.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!