Pilotariak, ahalegin betean

Tolosaldeko Ataria 2017ko mai. 23a, 19:09

Joan den ostiralean jokatu ziren eskuzko Benjamin B eta A mailetako ligaxketako azken partidak. Honela, amaitutzat eman da aipatutako hauen eta alebin mailako lehen fasea. Multzo bakoitzetik bi bikote sailkatu dira hurrengo fasea jokatzeko. Datorren asteburuan jokatuko dira lehen kanporaketak.

Hemen bertan dituzue esandako jardunaldi honetako emaitzak.

Joan den asteburuko etena eta gero, datorrenean ekingo diete berriro ligaxkako partidei eskuzko infantilak eta palaz ari diren neska alebinak, infantilak, kadeteak eta jubenilak.

Altzon ostiralean jokatuko partiden irudiak ikusi daitezke segidan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!