Urtea herritik urrun amaituko dutenen alde

Tolosaldeko Ataria 2016ko abe. 30a, 11:10

Azken ostiraleko ohiko kontzentrazioez gain, euskal preso eta iheslarien aldeko mobilizazioak egingo dituzte abenduaren 31n, larunbatean. 

Aiztondo bailarako manifestazioa izango da 19:00etan, Giza eskubideak, bakea eta irtenbidea lelopean. Villabonako Errebote plazatik aterako da eta Zizurkilgo Joxe Arregi plazan amaituko da Aiztondoko sei udalek deituta.

Manifestazioan parte hartzen duten herritarrek hiru eskaera egingo dituzte: batetik, dispertsioa amaitzea eta euskal presoak Euskal Herriratzea, «beharrezkoa baita presoei eta batez ere beren familia eta eta lagunei bidegabeko zigor erantsia ezartzen dien sakabanaketa politikarekin behin betiko amaitzea». Bestetik, eskatuko dute gaixotasun larri edota sendaezinak dituzten presoen kaleratzea, «espetxetik irten eta etxetik hurbilen dagoen erietxean egoteko eskubide osoa dutelako, Espainiako Estatuko legedian bertan jasota dagoen bezala». Azkenik, 70 urtetik gora dituzten presoak kaleratzeko eskatuko dute. 

Alegian, Altzon eta Anoetan kontzentrazioak

Alegian, euskal preso eta iheslarien aldeko manifestazioa egingo dute 19:00etan. Altzon kontzentrazioa egingo dute Altzotarra naiz eta giza eskubideen alde nago. Horregatik nik, #SalatzenDut leloarekin, 20:00etan. 

Anoetan, 19:30ean bilduko dira udaletxe aurrean, Sarek deituta. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!