Txistularien festak indartsu jarraitzen du

Tolosaldeko Ataria 2024ko ots. 9a, 15:30

Ozenki Txistulari Taldearen kalejiran 70 musikari elkartu dira, adin guzietakoak.

Tolosako Txistulari Bandako kideez gain, Tolosako Musika Eskola eta Loatzo Musika Eskolako kideek hartu dute parte, eta horiez gain, hainbat lekutatik etorritakoak: Donostia, Hernani, Getaria, Andoain, Iruñea, Ordizia... «Gero eta gehiago ari da zabaltzen», esan du Ion Garmendia Ozenki Txistulari Taldeko zuzendariak. Iaz ere 70 musikari inguruk parte hartu zuten, beraz, indartsu jarraitzen duen ekitaldia da Ostiral Mehe eguerdian egiten dena. Hamaiketakoa egiten dute kalejira bukatzerakoan eta ondoren batzuek bazkaria ere egiten dute elkarte batean, tartean kanpotik etorri direnak.

Momentu berezi bat ere bizitu da gaurkoan. Iaz, Fronton tabernan Iñaki Letamendia Tolosako Txistulari Bandako zuzendari ohiak abesti bat zuzendu zuen, baina gaurkoan ezin izan du egon, eta bere ordez, Iñaki Letamendia Arsuaga bere semeak zuzendu du taldea pieza batean.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!